Emakumeen Kontrako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna - www.jjggalava.eus
- Mediateka
- Agenda
- Bilkuren historikoa
Bilkurak
- Jarduera Orokorra
- Ekimenen laburpena
- Saioen laburpena
Estatistikak
- Historia
- Egoitza
- Memoriak
- Funtzio orokorrak
- Akta historikoak
Instituzioa
- Berdintasuna
- Kuadrillak
- Administrazio zerbitzuak
- Ganberaren erregelamendua
Funtzionamendua
Albisteak
Emakumeen Kontrako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna
Arabako Batzar Nagusietako kideek, Pedro Elosegi presidentea buru zutela, elkarretaratzea egin dute gaur goizean Probintzia Plazan, Arabako Foru Aldundiarekin eta Gasteizko Udalarekin batera. Horrela, indarkeria matxistaren biktima guztiak gogoratu eta ekintza gaitzesgarri horiek gaitzetsi nahi izan dituzte gaur, azaroak 25, Emakumeen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Egunean.
Nazio Batuen Erakundeak (NBE) adierazi duenez, “nahiz eta ofizialki ez izan, egun horren jatorriak 1981ekoak dira, emakumeen eskubidearen aldeko militante eta ekintzaileek genero indarkeriaren aurkako protestak egiten zituztenean. Jatorria: Mirabal ahizpen oroimena ohoratzeko beharra, Dominikar Errepublikako hiru ekintzaile politiko, 1960an Rafael Trujillo dominikar gobernariaren aginduz basatiki erailak izan zirenak”.
Era berean, Arabako Parlamentuak bere egoitzako fatxada nagusia argiztatuko du morez datozen bi gauetan, eta bertatik Emakundek indarkeria horren aurka borrokatzeko ezarritako leloa duen pankarta bat zintzilikatu zen pasa den astelehenean ere. Argiztapena 22:00etan itzaliko da, abuztuaren 1eko 14/2022 Errege Lege Dekretuaren arabera energia aurrezteko eta energía efizientzia hobetzeko neurriei buruz indarrean dagoen araudia betetzeko.