Iñaki Nafarrate gogoratu dugu osoko bilkuran - www.jjggalava.eus
Albisteak
Iñaki Nafarrate gogoratu dugu osoko bilkuran
2026 urt. 14
Gaurko osoko bilkurari hasiera emateko, Iñaki Nafarrate Kortabarria gogoratzeko minutu bateko isilunea egin da. Kortabarria 2003-2007 eta 2011-2015 legegintzaldien artean legebiltzar honetan prokuradore izan zen eta EAJ-PNV batzarkide taldeko kide.
Mahaiak eta Bozeramaileen Batzordeak atzo erabaki zuten Arabako Batzar Nagusien atsekabea adieraztea Iñaki Nafarrateren heriotzagatik, une honetan familiari eta hurbileko pertsonei babesa eta maitasuna helaraztea eta Arabako Batzar Nagusietan prokuradore gisa egindako lana aitortzea eta publikoki eskertzea.