Osoko bilkurak Lurralde Historikoko aurrekontuen foru araua berretsi du - www.jjggalava.eus
- Mediateka
- Agenda
- Bilkuren historikoa
Bilkurak
- Jarduera Orokorra
- Ekimenen laburpena
- Saioen laburpena
Estatistikak
- Historia
- Egoitza
- Memoriak
- Funtzio orokorrak
- Akta historikoak
Instituzioa
- Berdintasuna
- Kuadrillak
- Administrazio zerbitzuak
- Ganberaren erregelamendua
Funtzionamendua
Albisteak
Osoko bilkurak Lurralde Historikoko aurrekontuen foru araua berretsi du
Batzar Nagusiek bilkura berean onartu dituzte 2023ko zerga neurriei buruzko foru-araua
Arabako Batzar Nagusien osoko bilkurak berretsi egin du gaur goizean Arabako Lurralde Historikorako 2023. urterako Aurrekontuen Foru Araua, EAJ-PNV eta Euskal Sozialistak batzarkide taldeen aldeko 27 botorekin. Urrats horrek, Ganberaren araudiak eskatuta, foru araua behin betiko berrestea dakar, Ogasun, Finantza eta Aurrekontu batzordeak asteartean onartu ondoren.
Osoko bilkura goizeko 10:30ean hasi da, eta batzarkide talde guztiek hartu dute parte, handienetik txikienera, eta, ondoren, txanda bat izan dute erantzuteko, hurrenkera berean. Eztabaida amaituta, Pedro Elosegi Ganberako presidenteak foru araua bozkatzeko deia egin die prokuradoreei. Zenbaketaren emaitza honakoa izan da: aldeko 27 boto (EAJ-PNV eta Euskal Sozialistak batzarkide taldeak) eta kontrako 23 boto (EH Bildu, Arabako Popularrak eta Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide taldeak).
Aurrekontuak lurralde-legerian onartzean, foru-arauak libre du indarrean jartzeko bidea, Arabako Batzar Nagusien Aldizkari Ofizialean, eta Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren. Arabako Parlamentuak 2022. urtean onartu duen 23. foru araua da.
Zerga neurriak
Gai-zerrendarekin jarraituz, Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Batzordeak 2023ko zerga neurriei buruzko foru arau proiektuari buruzko emandako irizpena onartzeari ekin dio jarraian osoko bilkurak. Arabako Popularrak eta EH Bildu batzarkide taldeetako ordezkariak hasi dute eztabaida, talde horiek proiektua izapidetzen ari den bitartean zuzenketak osoko bilkuran eztabaidatzeko gorde dituzte eta, eta ondoren, talde ezberdinetako bozeramaileei eman die hitza.
Foru Ganberan ordezkaritza duten alderdi guztiek parte hartu ondoren, lehenik eta behin eztabaidatutako hamabi zuzenketak bozkatu dira. Hauek atzera bota ostean, osoko bilkurak aldeko 34 botorekin (EAJ-PNV, Euskal Sozialistak eta Arabako Popularrak batzarkideak) eta EH Bildu eta Elkarrekin Arabako (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkideen 14 kontrako botorekin batzordearen irizpena onartu da.