Eusko Legebiltzarrak eta Arabako Batzar Nagusiek 'Hitzak lege' erakusketa inauguratu dute - www.jjggalava.eus
- Mediateka
- Agenda
- Bilkuren historikoa
Bilkurak
- Jarduera Orokorra
- Ekimenen laburpena
- Saioen laburpena
Estatistikak
- Historia
- Egoitza
- Memoriak
- Funtzio orokorrak
- Akta historikoak
Instituzioa
- Berdintasuna
- Kuadrillak
- Administrazio zerbitzuak
- Ganberaren erregelamendua
Funtzionamendua
Albisteak
Eusko Legebiltzarrak eta Arabako Batzar Nagusiek 'Hitzak lege' erakusketa inauguratu dute
Andres Urrutia euskaltzainburuak gidatutako inaugurazio bisitan parte hartu dute gaur goizean Arabako eta Eusko Legebiltzarreko presidenteek eta bi Ganberetako Mahaietako kideek
Euskaltzaindiak, Eusko Legebiltzarrak, Nafarroako Parlamentuak eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Batzar Nagusiek antolaturiko ‘Hitzak lege' erakusketaren inaugurazio bisita izan da gaur goizean Eusko Legebiltzarraren egoitzan. Andres Urrutia euskaltzainburua bera izan da erakusketa baten gidari, azken urteotan erakundeen artean egindako elkarlanaren emaitza.
Erakusketa ekainaren 1ean irekiko da (egutegia) eta Euskadi, Nafarroa eta Akitania Berriko eskualdeak biltzen dituzten euskarazko testu juridiko adierazgarriak modu erakargarri, ulergarri eta interaktiboan erakustea du helburu. Horretarako, bisitatuko duen leku bakoitzean informazio dokumentala duten 25 panel fisiko jarriko dira, hiru ataletan banatuta: alderdien arteko harreman juridikoak, eragin kolektiboko testu juridikoak eta parajuridiko testuak. Gainera, hiru panel interaktibo, argiztatutako hiru panel eta bi beira-arasa egongo dira bisitariek jatorrizko dokumentuak ikusteko. Edonola ere, ‘Hitzak Lege’ egitura malgua izango du eta erakusketa-guneetara egokituko da.
Irudi eta grafikoen bidez, garrantzi historikoa izan duten euskarazko testu juridikoak erakutsiko ditu; baita edukiaren ikuspegitik garrantzia izan duten testuak ere: herritarren hizkuntza edo bizimodua eta erakundeen ibilbidea baldintzatzeko ikuspegitik. Gainera, zailtasunak dituzten herritarrek testu esanguratsuen pasarteak entzun ahal izango dituzte.
Ekimen honen ezagutaraztea ahalbidetuko duen testu bitxienetako batzuk dira, esate baterako, 1950ean, Parisen sinatu eta bi urtera, burututako Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsalaren itzulpena; Bergarako Ituna, 1839an jada gaztelaniaz eta euskaraz idatzia; 1936ko Autonomia Estatutua eta José Antonio Aguirre Lehendakariaren zina; edo Bizenta Antonia Mogelen zenbait testu, euskal literaturako lehen itzultzailea. Emakumea aitzindaria izan zen prosaz eta bertsoz idatzi zuen euskal literaturan, eta itzulpenak ere egin zituen, hala nola Luis Borboikoa kardinal eta Toledoko artzapezpikuaren 1820ko martxoaren 15eko gutun pastoralarena.
Erakundeen arteko lankidetza
Euskararen arloko bost ganbera legegileen eta Euskaltzaindiaren arteko lankidetza azken urteotan sendotu egin da. 2017an jada zehaztu zen Oinarrizko Hiztegi Juridiko-Parlamentarioan. Euskaltzaindiaren webgunean kontsulta daiteke (www.euskaltzaindia.eus), Hizkuntza Baliabideak atalean, eta tresna aberasgarria izan da euskal legebiltzar-eremuan erabilitako terminoak homogeneizatzeko.