Azaroko Ohiko Osoko Bilkura egingo du Arabako parlamentuak datorren igandean

Azaroko Ohiko Osoko Bilkura egingo du Arabako parlamentuak datorren igandean

pleno tradicional
2025 aza. 26


Datorren igandean Batzar Nagusien Azaroko Osoko Bilkura Tradizionala egingo da, duela urte asko arte Santa Katalinako Osoko Bilkura deitzen zena


Hau eta Lur Jareetakokoa (maiatzeko azken igandekoa) XV. mendeko Arabako Ermandadeen Ordenantzetan jasotako biak dira, historian zehar hainbat erregek onartu dituztenak (Enrike IV .a, lehena) eta Batzar Nagusi hauen ernamuina direnak.

Gai-zerrenda Vitoria-Gasteizko Kuadrillako gai zehatzei buruzkoa da. Gainera, gai-zerrendako lehen puntu gisa, prokuradoreek Lur Jareetako osoko bilkura hartuko duen Arabako herria aukeratuko dute.

Arabako parlamentuaren bilkuraren aurretik, 10:30etik aurrera, protokolozko harrera egingo da: Mahaikideek eta Batzar Nagusietako lehendakariak, Batzar Nagusietako osoko bilkuren aretoko sarreran, batzarkideak, kuadrilletako presidenteak (Gasteiz barne, alkatea baita), Foru Gobernua eta diputatu nagusia hartuko dituzte.

Horretarako, Batzar Nagusiek alfonbra bereziz eta lore-apaingarriz jantziko dituzte harmailak. Miñoiak galaz jantzita egongo dira, mailadian formatuta. Mazolariek ere sarrera zainduko dute egun horretan. Osoko bilkura tradizional honetan txistulariek, tronpetariek eta atabalariek Batzar Nagusirako deia egingo dute. Jauregiko atondoa aurreskuaren eszenatokia izango da osoko bilkura hasi aurretik. Osoko bilkura 11:00etan hasiko da eta zuzenean ikusgai egongo da mediatekan.

Gai zerrenda