LGTBI Harrotasunarekin bat eginda - JJGG-BBNN
Albisteak
LGTBI Harrotasunarekin bat eginda
2026 eka. 26
LGTBI Harrotasunaren Eguna izango da bihar eta Batzar Nagusiek berretsi egiten dute berdintasunaren, oinarrizko eskubideen, askatasunaren, errespetuaren, aniztasunaren eta sexu-orientazioagatiko eta genero-identitateagatiko diskriminaziorik ezaren aldeko konpromisoa.
Konpromiso hori herritarrekin partekatzeko, bere egoitza instituzionalaren aurrealdea ostadar kolorez argiztatuta egongo da gaur gauetik igandera arte.
Arabako Batzar Nagusiek gizarte bidezkoagoa, errespetuzkoagoa eta integratzaileagoa eraikitzeko gizarte-eragileekin ahaleginak batzeko konpromisoari eusten diote.