Arabako legebiltzarra, Araba Euskarazekin bat eginda!

Arabako legebiltzarra, Araba Euskarazekin bat eginda!

ae
2026 eka. 11

Irma Basterra Batzar Nagusietako presidenteak, Nerea Martínez Cerrillo bigarren presidenteordeak eta Damián García Moreno Mahaiko idazkariak Araba Euskaraz 2026 ekimenaren antolatzaileak hartu dituzte gaur Batzar Nagusietan.


Itxaso Ugarte Amurrioko Aresketa Ikastolako zuzendariak, Josu Barrenengoa lehendakariak eta Unai Mendizabal Araba Euskaraz-eko lehendakariak igande honetako egitaraua aurkeztu diote Arabako legebiltzarrari.


Batzar Nagusietako ordezkaritza bat, presidentea buru, Araba Euskaraz-en izango da igande honetan. Jaia Amurriora itzuliko da 13 urteren ostean "Taupadak berpiztu!" lelopean