Berdintasun Taldea lan-dokumentu berria lantzen ari da - JJGG-BBNN
Albisteak
Berdintasun Taldea lan-dokumentu berria lantzen ari da
2026 eka. 02
Arabako Batzar Nagusietako Berdintasun Taldeak beste lan-bilera bat egin du gaur, eta datozen urteetarako ekintzak planifikatzeko dokumentua landu du.
Diagnostikoari ekarpenak egin ondoren, Arabako legebiltzarreko talde politikoen eta langileen ordezkariek Berdintasun Plan berriaren egitura, metodologia, lan-esparruak eta neurriak berrikusi dituzte, datozen hilabeteetan dokumentu bat itxi ahal izateko.