Batzar Nagusiek bat egin dute Ingurumenaren Munduko Egunarekin - www.jjggalava.eus
- Mediateka
- Agenda
- Bilkuren historikoa
Bilkurak
- Jarduera Orokorra
- Ekimenen laburpena
- Saioen laburpena
Estatistikak
- Historia
- Egoitza
- Memoriak
- Funtzio orokorrak
- Akta historikoak
Instituzioa
- Berdintasuna
- Kuadrillak
- Administrazio zerbitzuak
- Ganberaren erregelamendua
Funtzionamendua
Albisteak
Batzar Nagusiek bat egin dute Ingurumenaren Munduko Egunarekin
Batzar Nagusiek bat egingo dute gaur, ekainak 5, Ingurumenaren Munduko Egunarekin. Aurten, lurrak lehengoratzean eta basamortutzea gelditzean datza, «Gure lurrak. Gure etorkizuna. Berrezarpen Belaunaldia gara».
"Klima-aldaketa mundu mailako arazoa da, eta pertsona guztiei eragiten digu. Data horrek gogorarazten digu zein garrantzitsua den gure lurraldea zaintzea, ez du egun honetan geratu behar, gogorarazi behar digu ezin dugula denboran atzera egin, eta egunero ekintza zehatzak egin behar ditugula klima-aldaketaren ondorioak arintzen laguntzeko", adierazi du Irma Basterra Batzar Nagusietako lehendakariak gaurko osoko bilkuraren hasieran.
Azken 150 urteetan, batez besteko tenperatura globala ia gradu bat igo da, eta igoera hori azkartzen ari da azken hamarkadetan. EAEko 2050erako Klima Aldaketaren Estrategian jasotako iragarpenen arabera, gure inguruko batez besteko tenperaturak gora egin dezake mende honetan, 2,5 gradu zentigraduraino neguan eta 7 gradu zentigraduraino udan. Halaber, aurreikusten da bero-boladen iraupena % 150 handituko dela mende honen amaieran. "Funtsezkoa da guztiok borrokan parte hartzea, klima-aldaketaren ondorioak arintzeko", nabarmendu du Irma Basterrak.