Diputatu nagusia eta Ogasun, Finantza eta Aurrekontuetako foru diputatua batzordean izango dira astelehenean - www.jjggalava.eus
- Mediateka
- Agenda
- Bilkuren historikoa
Bilkurak
- Jarduera Orokorra
- Ekimenen laburpena
- Saioen laburpena
Estatistikak
- Historia
- Egoitza
- Memoriak
- Funtzio orokorrak
- Akta historikoak
Instituzioa
- Berdintasuna
- Kuadrillak
- Administrazio zerbitzuak
- Ganberaren erregelamendua
Funtzionamendua
Albisteak
Diputatu nagusia eta Ogasun, Finantza eta Aurrekontuetako foru diputatua batzordean izango dira astelehenean
Diputatu nagusia eta Ogasun, Finantza eta Aurrekontuetako foru diputatua batzordean izango dira astelehenean
Ostegunean Lurralde Orekako batzordearen aurrean agertuko dira saileko foru diputatua eta Zanbranako alkatea
Ogasun, Finantza eta Aurrekontuen batzordearen bilerak astelehenean irekiko du asteroko agenda Arabako Legebiltzarrean. 9:00etatik aurrera, Ramiro González diputatu nagusiak ohiz kanpoko irabaziei zergak jartzearen inguruko neurriak aplikatzeari dagokionez zer jarrera duen eta zer balorazio egiten duen azalduko ditu. Ondoren, Itziar Gonzalo arloko titularrak agerraldia egingo du Araban diru-sarrera eta ondare gutxiko pertsona fisikoentzako berrehun euroko laguntzak nola izapidetzen ari diren azaltzeko.
Foru Ganberan ohikoa denez, asteartean Mahaiaren eta Bozeramaileen Batzarraren asteroko bileren txanda iritsiko da. Bilera horietan, besteak beste, urriaren 19an egingo den osoko bilkuraren gai-zerrenda erabakiko da.
Ostegunean, hilaren 13an, Lurralde Orekako batzordea bilduko da Arabako Batzar Nagusietan. Irma Basterra foru diputatuaren agerraldi bikoitzarekin hasiko da. Lehenik eta behin, Arabako Suhiltzaileen Foru Erakundearen lan-hitzarmenaren negoziazioa zein egoeratan dagoen, eta, bigarrenik, Aguraingo, Kanpezuko, Espejoko eta Guardiako parkeetan txanda bakoitzean lau suhiltzaile egongo direla bermatzeko hartzen ari diren neurriak azalduko ditu, baita suhiltzaileen plantilla handitzeko asmoa duen ere. Saioan Aitor Abecia Zanbranako alkateak ere parte hartuko du, uda honetan bere herrian izandako sutearen balorazioa egiteko.
Batzordeen eta osoko bilkuraren bilerak zuzenean jarraitu ahal izango dira Arabako parlamentuaren mediatekaren bidez (http://mediateca.jjggalava.eus/live), eta amaitu ondoren, osorik eta gai-zerrendako puntuka eta prokuradoreen esku-hartzeka zatituta ikusi ahal izango da, honako aplikazio beraren bidez.