null Right2Cure europako herritarren ekimena babesteko adierazpen instituzionala

Right2Cure europako herritarren ekimena babesteko adierazpen instituzionala

Right2Cure
2021 ots. 09

Adierazpen  instituzional  honen   bidez,   Arabako  Batzar   Nagusiek   babesa   eta   atxikimendua  adierazi   nahi   diote RIGHT2CURE Europako herritarren ekimenari. Ekimen horrek Europan milioi bat sinadura bildu nahi ditu, Europako Batzordeari beharrezko neurri guztiak martxan jar ditzan bermatzeko jabetza intelektualeko eskubideek, hala nola patenteek edo lizentziek, ez dutela COVID-19aren aurkako tratamenduen eta txertoen eskuragarritasuna mugatuko. Aldi berean, sendagaien bidezko prezioak bermatzeko neurriak hartzea eskatzen du Adierazpenak.

COVID-19ak eragindakoa bezalako osasun-larrialdiko egoera batean, funtsezkoa da sendagaien bidezko prezioa bermatzea, behar dituzten pertsona guztientzat eskuragarri egon daitezen.

Hala ere, COVID-19aren aurkako etorkizuneko tratamenduak eta txertoak adibide bat izan daitezke, erakusten duena nola gailentzen zaizkion merkaturatze-esklusibotasuna eta monopolioak eskuragarritasun-bermeari. Adibidez, herrialde aberastuek (munduko biztanleriaren % 13 baino ez dira) blokeatu egin dute txertoen munduko hornidura potentzialaren erdia, gutxienez.

COVID-19 Teknologia Eskuratzeko Funtsa (C-TAP), OMEk sortu zuena ezagutzak, jabetza intelektuala eta datuak borondatez partekatzeko, baztertu egin du industria farmazeutikoak. Horren ordez, enpresek lizentzia akordio sekretuak eta murriztaileak sinatzen jarraitzen dute. Adibidez, Gilead Sciencesek lizentzia akordio sekretuak sinatu ditu remdesivir sendagaiarentzat -finantzaketa publiko handia duen sendagaia-, berak aukeratutako fabrikatzaile gutxi batzuengana mugatuta, horrela munduko biztanleriaren ia erdia kostu baxuan hornitzea eragotziz.

Gaur egun, sendagai berrien prezioak benetako odoljarioa dira Osasun Sistema Nazionalarentzat. 2018an, ospitaleko farmaziako gastua 6.600 milioi eurotik gorakoa izan zen. Erantzukizun Fiskaleko Agintaritza Independentearen (AIReF) arabera,  gastu  hori  etengabe  hazi  da  azken  urteotan,  2013an  2.300  milioi  eurokoa  baitzen,  ia  hiru  aldiz  gutxiago. Euskadin, urrutira joan gabe, farmazia- eta osasun-gastua (ospitale-gastua, errezetarekin egindako gastua eta errezetarik gabeko gastua) 1.104.861 eurokoa izan zen 2017an, 2014an baino %21,21 gehiago.

Ikerketa berritzailearen zati handi bat ikerketa-zentro publikoetan egiten da, finantzaketa publikoarekin. Kasu askotan, enpresek kostu-prezioan erosten dituzte ikerketa horien emaitzak, eta, gero, gehiegizko prezioak jartzen dizkiete azterketa horietatik aurrera garatutako sendagaiei. Maiz, prezioa fabrikazioaren eta ikerketaren kostua baino 10, 100 eta 1.000 aldiz garestiagoa da.  Izan ere, industriak % 16 inbertitzen du ikerketan, eta % 23 baino gehiago gastatzen du marketinean, osasun-arloko profesionalengan eraginez, farmako horien preskripzioa areagotu dezaten.

Konpainiek sendagai merkeenak erretiratzeko joera dute, kasu askotan eraginkorrak direnak, garestienak errezetatzera behartuz.  Horrek  eragiten  du,  halaber,  osasun-sistemek  ordaindu  ezin  izatea  eta  tratamendu  berrien  onarpena atzeratzea edo arrazionamendu bat ezartzea (kasu larrienetarako bakarrik). Gainera, baliabideak mur riztu egiten dira beharrezkoak diren beste partida batzuetarako, hala nola langileentzako edo ekipamendu eta eraikin sanitarioak mantentzeko eta berritzeko.

Sendagai berrien gehiegizko prezioa dela eta, gobernuek koordainketak jartzen dizkiete pentsiodunei eta finantzaketa publikoa kentzen diete sendagai erabilgarri askori. 1.400.000 lagunek baino gehiagok ezin izan zituzten erosi 2018an Espainiako Estatuan osasun publikoan errezetatu zizkieten botikak.

Sendagai berrien prezio altuek kausa bat dute: patenteen monopolioa eta beste esklusibotasun batzuk, zeinek nahi duten prezioa ezartzeko aukera ematen baitiete enpresei. 20 urteko monopolioa ematen da enpresak epe horretan ikerketa-kostuak berreskuratzeko. Baina errealitatea da  farmazia-enpresek askoz lehenago berreskuratzen dituztela kostu horiek (urtebete, bi edo hiru urtean), sendagaiei esleitzen dizkieten irabazi-marjina handiak direla eta. Izan ere, administrazio publikoek ez dute lotura ekonomiko horiek arautzen dituen araurik.

Gaur egun, produktu farmazeutikoen erosketa Sektore Publikoko Kontratuen Legeak arautzen du, hau da, ez dago araudi berezirik. Bestela esanda, edozein hornidura-kontratu arautzen duen legeria berak arautzen du farmazia-produktuen erosketa. Gainera,  botikak eskuratzeko unitate-prezioak ezagutarazteko betebeharra dagoen  arren,  ordaintzen den benetako prezioa ezkutatzea da  normalena. Farmazia-konpainiekin sinatutako konfidentzialtasun-akordioek eragotzi egiten dute administrazio publikoek laborategiekin negoziatutako prezioak ezagutaraztea.

Joera  horrek  arriskuan jartzen ditu  osasunerako eskubidea eta  osasun-arreta, sendagaiak eskuratzeko zailtasunak sortuz eta osasun-sistema publikoen finantza-egonkortasuna tenkatuz.

Errealitate horren aurrean, Adierazpen honek proposatzen du osasun-administrazioek bidezko prezioak eztabaidatzeko eta ezartzeko duten gaitasuna indartzea, ahalik eta gardentasun handienarekin, herritarrek beharrezko tratamenduak jasotzeko aukera izan dezaten bermatuz eta osasun-sistema publikoa mantentzea arriskuan jarri gabe.

ERAKUNDE ADIERAZPENA

Arabako Batzar Nagusiek, adierazpen honen bidez:

•   Babestu   egiten   dute   RIGHT2CURE   Europako   herritarren   ekimena,   zeinaren   bidez   eskatzen   baita   jabetza intelektualeko eskubideek, patenteak barne, ez oztopatzea COVID-19rako etorkizuneko edozein txerto edo tratamenduren irisgarritasuna edo eskuragarritasuna. Era berean, sendagaiak bidezko prezioan eskuratzea bermatuko duten legezko neurriak hartzea eskatzen dute.

• Azpimarratzen dute Adierazpenak eskatzen duela saihestea EBren legediak, datuei eta merkataritza-esklusibotasunari buruzkoak, mugatzea estatu kideek emandako nahitaezko lizentzien berehalako eraginkortasuna. Era berean, legezko betebeharrak sartzeko deia egiten dute, EBko funtsen onuradun direnek ezagutzak, jabetza intelektuala eta/edo osasun- teknologiarekin lotutako datuak parteka ditzaten.

• Halaber, ekarpen publikoen gardentasunaren arloko lege-betebeharrak sartzea eskatzen dute, eta proposatzen dute osasun-administrazioek bidezko prezioak eztabaidatu eta ahalik eta gardentasun handienarekin ezartzeko duten gaitasuna indartzea, herritarrek beharrezko tratamenduak jasotzeko aukera izan dezaten bermatuz eta osasun -sistema publikoa mantentzea arriskuan jarri gabe.

• Espainiako Kongresuari eskatzen diote susta dezala Europar Batasuneko legeria aldatzea eta, ondoren, Espainiako araudira transposizioa egitea, horrek aukera eman diezaien estatu kideei eta herritarrei sendagaien prezioak behar bezala finkatzeko behar duten informazio guztia ezagutzea.

• Gardentasunarekiko eta kontuak ematearekiko duten konpromisoa adierazten dute, eta Espainiako Estatuan sendagaien prezioak finkatzeko ardura duen Batzordeari eta arlo horretan erantzukizuna duten erakunde guztiei eskatzen diete argitara ditzatela sendagaien kostua finkatzen duten aktak eta dokumentuak, bai eta sendagaiak osasun publikorako eskuratzen direnean dituzten unitate-prezioak ere.

• Espainiako Estatuan sendagaien prezioak ezartzeaz arduratzen den Batzordeak irizpide nagusitzat enpresek egindako fabrikazio-  eta  ikerketa-kostu errealak  erabiltzea  babesten  dute,  prezio  horiek  herritarrentzat eskuragarriak izatea bermatuz eta Osasun Sistema Nazionalaren bideragarritasuna arriskuan jarri gabe.

• Era berean, Diputatuen Kongresuari eskatzen diote laborategiek erakunde eta profesional sanitarioei egiten dizkieten ordainketak arautzeko, horiek herritarren eskura egon daitezen, eta neurriak ezartzeko, hartara osasun-sistema publikoaren  barruan  prestakuntza  eta  dibulgazio  sanitarioaren  finantzaketaren  esparruan  egon  d aitezkeen  balizko interes-gatazken  arauketa  eta  gardentasun  ahalik  eta  handiena  bermatzeko.  Era  berean,  herritarrei  osasun -arloko zabalkundea emateko baliabide publikoen eskuragarritasuna bermatzea eskatzen dute.

• Azkenik, babesa ematen diote ikerketa kliniko ez-komertzialari eta funts publikoen bidezko osasun-prestakuntza independenteari,  eta  ezinbestekotzat  jotzen  dute  Europako  eta  Espainiako  araudiaren  aldaketa  sustatzea,  hori errealitate bihur dadin eta sendagaien prezioetan ikerketan egindako inbertsio publikoaren araberako itzulera proportzionala  bermatuko  duten  neurriak  sar  daitezen.  Era  berean,  Espainiako  Gobernuari  eskatzen  diote  Osasun Sistema Nazionaleko saiakuntza kliniko ez-komertzialen sare bat sortzeko, eta patenteen araudia aldatzea defendatzen dute.