Gasteizen gertatutako eraso matxistaren aurreko adierazpen instituzionala

Gasteizen gertatutako eraso matxistaren aurreko adierazpen instituzionala

Emakumeen kontrako indarkeriari ez
2022 aza. 30

Bozeramaileen Batzarra gaur goizean bildu da eta honako adierazpen instituzional hau onartu du:

Joan den larunbat goizaldean Gasteizen gertatutako eraso matxistaren aurrean, Arabako Batzar Nagusietatik gure gaitzespen eta arbuiorik sutsuena adierazi nahi dugu, bai eta biktimaren inguruarekiko gure babesa eta hurbiltasuna ere.

Azpimarratu nahi dugu indarkeria matxista Giza Eskubideen urraketa larria eta lehen mailako gizarte-arazo bat dela, duintasunaren eta osotasun fisiko eta moralaren aurka egiten duena, batez ere hura jasaten eta aurre egiten dioten emakumeen aurka. Indarkeria hori ez da ekintza edo ekintza batzuk isolatuta; gure gizartea egituratzen duten jokabide esplizitu, mezu normalizatu eta sinbolikoen sare bat da, azken batean, emakumeak gizonen mende mantentzeko eta indarrean dagoen sistema heteropatriarkalak ezarritako mugak gainditzen dituen gorputzen, ereduren edota portaeren izatea ez baimentzeko.

Ildo horretan, Arabako Batzar Nagusiek neurriak bultzatzen jarraituko dute, erakundeek eta herritarrek, oro har, edozein eraso matxistari berehala eta irmo erantzun diezaioten, biktimari lehentasunez kasu egin diezaioten, emakumeei indarkeriari aurre egiteko eta erasotzaileen zigorgabetasun soziala saihesteko tresnak emateko prebentzio-jarduerak gara daitezen. Halaber, konpromisoa harzen dute indarkeria matxistarik gabeko bizitzak bermatzeko beren eskumenak gauzatzen laguntzen eta lan egiten jarraitzeko.

Arabako Batzar Nagusiek dei egiten diete erakunde eskudunei segurtasun- eta prebentzio-neurriak indartzeko, emakume guztien osotasuna eta segurtasuna bermatzeko eta beren bizitza askatasun eta berdintasun osoan garatu ahal izateko.