Zabal-zabalik - JJGG-BBNN
Albisteak
Zabal-zabalik
2026 eka. 20
Arabako Batzar Nagusiek “Ateak Zabalik” eguna ospatu dute goizean goizetik hasita.
Erraldoiek eta gaiteroek ongietorria eman diete agintarien segizioari eta Prado kaleko plazara hurbildu diren kuriosoei. Bertan, Arabako Kuadrillen gunea inauguratu da, eskaintza turistikoarekin eta tokiko produktuekin. Karpa horretan ere, Slow Food Arabak dastamenari buruzko bi tailer eskaini ditu, Arabako eta Trebiñuko eskualde guztietako produktuekin.