Foru Gobernuaren agerraldiak hasiko dira Aurrekontuan dituen proiektuak azaltzeko - www.jjggalava.eus
Albisteak
Foru Gobernuaren agerraldiak hasiko dira Aurrekontuan dituen proiektuak azaltzeko

2023 aza. 19
Ramiro González Arabako Ahaldun Nagusiak bihar, astelehena, hasiko du Batzar Nagusietan Foru Gobernuaren agerraldien egutegia, 09: 00etan. Astelehen, astearte eta asteazkeneko goiz guztietan, foru diputatuek beren aurrekontuetan sailka jaso dituzten proiektu nagusiak azalduko dituzte.
Mahaiak, Bozeramaileen Batzordeari entzun ondoren, aste honetan honako agerraldi-egutegi hau onartu zuen:
Astelehena 20
- 09:00 Diputatu nagusia
- 10:00 Lehen diputatu nagusiordea eta Enplegu, Merkataritza, Turismo eta Foru Administrazioko foru diputatua
- 11:30 Ekonomiaren Garapen eta Berrikuntzako foru diputatua
- 13:00 Lurralde Oreka eta Lurralde Antolaketako foru diputatua
Asteartea 21
- 10:30 Mugikortasun Jasangarriko eta Bide Azpiegituretako foru diputatua
- 12:00 Jasangarritasun, Nekazaritza eta Ingurune Naturaleko foru diputatua
- 13:30 Kultura eta Kiroleko foru diputatua
Asteazkena 22
- 09:30 Berdintasun, Euskara eta Gobernantzako foru diputatua
- 11:00 Gizarte Politiketako foru diputatua
- 12:30 Bigarren diputatu nagusiordea eta Ogasun, Finantza eta Aurrekontuetako foru diputatua