Araudi eta Barne Gobernuko Batzordearen laburpena

Araudi eta Barne Gobernuko Batzordearen laburpena

Batzorde iraunkorra
2023 ira. 08

Arabako Batzar Nagusietako Araudi eta Barne Gobernuko Batzordeak (Batzorde Iraunkorra) zerga premiazko zenbait araugintza-dekretu baliozkotu ditu.

Hain zuzen ere, Balio Erantsiaren gaineko Zergari eta Zerga Bereziei buruzko 3/2023 Zerga Premiazko Araugintzako Dekretua baliozkotu da EAJ-PNV, PSE-EE, Elkarrekin Araba eta PP taldeen aldeko botoarekin, Mixto/Vox Taldearen kontrako botoarekin eta EH Bildu Taldearen abstentzioarekin.

Balio Erantsiaren gaineko Zergan, Zerga Berezietan, Energia Elektrikoaren Ekoizpen Balioaren gaineko Zergan eta berandutze interesean egin diren hainbat aldaketa Arabako zerga araudira egokitzen dituen 4/2023 Araugintzako Dekretuak EAJ-PNV, EH Bildu, PSE-EE, PP eta Elkarrekin Araba taldeen babesa izan du, eta Mixto/Vox Taldearen kontrako botoa.

Hondakinak Zabortegietan Uztearen, Erraustearen eta Hondakinen Baterako Errausketaren gaineko Zerga onesten duen Gobernu Kontseiluaren abuztuaren 1eko 5/2023 Zerga Premiazko Araugintzako Dekretua baliozkotzea babestu dute EAJ-PNV, PSE-EE eta Elkarrekin Araba taldeek, Mixto/Vox Taldeak kontrako botoa eman du eta EH Bildu eta PP abstenitu egin dira. Foru Arauaren Proiektu gisa izapidetuko da gai hori, oposizioko talde guztien babesarekin.


 

Plastikozko Ontzi Ez-berrerabilgarrien gaineko Zerga Bereziaren Araupetzeari buruzko 6/2023 Dekretuak eta Berotegi Efektuko Gas Fluordunen gaineko Zergari buruzko 7/2023 Dekretuak EAJ-PNV, PSE-EE eta Elkarrekin Araba taldeen aldeko botoa izan dute, Mixto/Vox Taldearen kontrako botoa eta EH Bildu eta PP taldeen abstentzioa.

Goizeko onarpenekin, aldaketak baliozkotuta geratzen dira, 2023ko abuztuaren 2ko datarekin.