Arabako aurrekontuari zuzenketak egiteko epea hasi da - JJGG-BBNN
Albisteak
Arabako aurrekontuari zuzenketak egiteko epea hasi da
Bihar irekiko da batzarkide taldeek 2027rako Arabako Lurralde Historikoko aurrekontua gauzatzeko Foru Arauaren Proiektuari eta Zerga Neurriei buruzko Foru Arauaren Proiektuari zuzenketak egiteko epea.
Foru diputatuek agerraldia egin dute aste honetan Batzar Nagusietako Ogasun batzordean, Arabarako hurrengo ekitaldirako proposamenak azaltzeko. Ogasun diputatuak Zerga Neurrien azalpenarekin itxi du agerraldien egutegia.
Taldeek abenduaren 1era arte izango dute, zerga-neurrien kasuan, eta abenduaren 3ra arte, Arabako aurrekontuaren kasuan, zuzenketak aurkezteko.
Herritarrek gaur arteko epea dute alegazioak aurkezteko. Zazpigarren Alaba elkartearen alegazio-idazki bakarra jaso da, eta datorren ostiralean, azaroaren 27an, azalduko da batzordean.