Aldaketak osoko bilkuren egutegian

Aldaketak osoko bilkuren egutegian

cambios
2026 urr. 27



Batzar Nagusietako Mahaiak, Bozeramaileen Batzordeari entzun ondoren, zenbait aldaketa adostu ditu gaur osoko bilkuren aurreikuspenetan.


Alde batetik, EH Bildu, PSE-EE eta Elkarrekin Araba taldeek ikasturte honetarako onartutako egutegia aldatzea eta azaroaren 11rako aurreikusita zegoen osoko bilkura ez egitea eskatu dute. Batzarkide sinatzaileek jakinarazi dute bat egingo dutela sindikatuek eta gizarte taldeek egun horretarako egindako greba orokorrarekin.

 

Hilak 12an osoko bilkura bat egingo da, Mahaiak -PSE-EE, PP eta Elkarrrekin Araba taldeen botoekin- adoztu dutenez. 


Bestalde, Bozeramaileen Batzordearen aho bateko jarrera ezagutu eta gero, Mahaiak erabaki du Azaroko Ohiko Osoko Bilkura bertan behera uztea. Bilkura hilaren azken igandean egin beharko litzateke, baina bat dator hauteskunde-hitzorduarekin. Osoko bilkura tradizional horren puntuetako bat maiatzeko azken igandean Lurralde Esparsasen osoko bilkura tradizionala egingo den herria adostea da. Erabaki hori abenduko ohiko lehen osoko bilkurara eramango da.