Arabarako aurrekontuari egindako zuzenketak kalifikatu dira - www.jjggalava.eus
Albisteak
Arabarako aurrekontuari egindako zuzenketak kalifikatu dira
Arabako Lurralde Historikoko aurrekontuak 2026rako gauzatzeko foru-arauaren proiektuari aurkeztutako zuzenketak kalifikatu ditu gaur Batzar Nagusietako Mahaiak.
Zehazki, EH Bilduk, PPk, Elkarrekin Arabak eta Misto Voxek aurkeztutako 4 osoko zuzenketa jaso ditu proiektuak, eta ostiral honetan, abenduaren 12an, eztabaidatuko dituzte osoko bilkuran.
Gainera, Mahaiaren akordioak zuzenketa partzialak ere jasotzen ditu, bai Arabako Foru Aldundiaren aurrekontuari bai erakunde autonomoei egindakoak, taldeek honela aurkeztu baitituzte:
EH BILDU: 49 zuzenketa partzial Arabako Foru Aldundiari, 5 zuzenketa Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen aurrekontuari eta 5 testu artikulatuari.
PP: 193 zuzenketa partzial Arabako Foru Aldundiari, 19 zuzenketa partzial Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeari, 4 zuzenketa partzial Gazteriaren Foru Erakundeari eta 5 zuzenketa partzial Arabako Foru Suhiltzaileei.
Elkarrekin Araba: 54 zuzenketa Arabako Foru Aldundiaren aurrekontuari, 15 zuzenketa Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen aurrekontuari eta 2 zuzenketa Arabako Foru Suhiltzaileen aurrekontuari.
Aste honetako osoko bilkuran osoko zuzenketek aurrera egiten ez badute, aurrekontuak izapidetzeko egutegiak aurreikusten du datorren asteko astelehen eta asteartean zuzenketa partzialak bozkatuko direla, Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Batzordearen goizeko eta arratsaldeko bilkuretan. Azken irizpena ostiralean, hilaren 19an, berretsiko du osoko bilkurak.