Batzar Nagusiek bularreko minbizia duten Arabako emakumeei babesa adierazten diete - www.jjggalava.eus
- Mediateka
- Agenda
- Bilkuren historikoa
Bilkurak
- Jarduera Orokorra
- Ekimenen laburpena
- Saioen laburpena
Estatistikak
- Historia
- Egoitza
- Memoriak
- Funtzio orokorrak
- Akta historikoak
Instituzioa
- Berdintasuna
- Kuadrillak
- Administrazio zerbitzuak
- Ganberaren erregelamendua
Funtzionamendua
Albisteak
Batzar Nagusiek bularreko minbizia duten Arabako emakumeei babesa adierazten diete
Urtero, urriaren 19an, Bularreko Minbiziaren aurkako Nazioarteko Eguna ospatzen da, eta Batzar Nagusiek babesa adierazi nahi diete minbizia hori duten Arabako emakumeei.
Gaur gauean hasi eta asteburuan zehar, Arabako legebiltzarreko fatxada nagusia minbizi honen aurkako borroka identifikatzen duen arrosa kolorekoa tintatuko da. Gainera, Batzar Nagusiek laguntza hori ikusgai jarriko dute bere ohiko komunikazio-kanaletan.
Bularreko minbizia tumore gaizto ohikoena da, eta EAEko emakumeen artean hilkortasun handiena duena. Detekzio goiztiarra garrantzi handiko faktorea da, eta tratamendu eraginkorragoak eta ez hain oldarkorrak egiteko aukera ematen du; horrela, bizi-kalitate handiagoa eta biziraupen-tasa handiagoak lortzen dira. Araban, iaz 116 kasu detektatu ziren. Baheketa-programa hasi zenetik, duela 30 urte, 13.000 emakume baino gehiagori atzeman zaie bularreko minbizia Euskadi osoan.