Batzar Nagusiek berdintasunerako lantaldea berpiztu dute - www.jjggalava.eus
- Mediateka
- Agenda
- Bilkuren historikoa
Bilkurak
- Jarduera Orokorra
- Ekimenen laburpena
- Saioen laburpena
Estatistikak
- Historia
- Egoitza
- Memoriak
- Funtzio orokorrak
- Akta historikoak
Instituzioa
- Berdintasuna
- Kuadrillak
- Administrazio zerbitzuak
- Ganberaren erregelamendua
Funtzionamendua
Albisteak
Batzar Nagusiek berdintasunerako lantaldea berpiztu dute
Batzar Nagusietako Mahaiak lantalde politiko-teknikoa eratzea onartu du gaur, aurreko legealdian onartutako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako I. Plana (2022-2025) berrikusi eta garatzeko. Batzarkide-taldeetako ordezkariak eta teknikariak izendatu ondoren, lantaldeak lehen bilera egingo du laster, hasitako eta adostutako lanari berriro ekiteko.
"Emakumeak jabetzeko, ekonomiak eta gizarte-antolaketa eraldatzeko eta emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko bizitzetarantz aurrera egiteko urrats bakoitzak, berdintasunaren arloan lortutako helburu bakoitzak, erronka berriak planteatzeko beharra nabarmenago egiten du. Beharrezkoa da berdintasunezko koexistentzia eragozten edo zailtzen duten oztopoak kentzea, hesiak eraistea eta irautea. Arabako Batzar Nagusiek, beren baitan lortutako berdintasun-kuoten jakitun eta harro izanik ere, aurre egin beharreko erronkak eta hobetzeko tarteak dituzte beren antolamendu-kulturan, kanpora bideratutako jarduera-ereduan aldaketa lortzeko, Arabako Lurralde Historikoaren berezitasuna, bi hizkuntza ofizialen koexistentzia eta erakundearen barne-funtzionamendua kontuan hartuta", nabarmendu du Irma Basterra Batzar Nagusietako lehendakariak.
Mahaian adoztutako beste gai batzuk
Lantaldeari onartzeaz gain, Mahaiak hainbat espediente kalifikatu ditu, besteak beste, Arabako Foru Aldundiak bidalitako erantzunak, osoko bilkuran erantzuteko interpelazioak eta galderak, mozioak, batzarkide-taldeen mozioei egindako zuzenketak, eta Foru Gobernuko ordezkarien agerraldi-eskaerak, berak edo oposizioko taldeek eskatuta, eta Arabako ganberaren beste administrazio eta kudeaketa izapide batzuk.