Batzar Nagusietako Berdintasun Taldeak hizkera inklusiboari buruzko solasaldi batean parte hartu du Eusko Legebiltzarrean

Batzar Nagusietako Berdintasun Taldeak hizkera inklusiboari buruzko solasaldi batean parte hartu du Eusko Legebiltzarrean

berdintasun taldea
2025 mar. 10


Batzar Nagusietako Berdintasun Taldea Eusko Legebiltzarraren eta Nafarroako Parlamentuaren hizkera inklusiboaren giden aurkezpenean izan da gaur, legegileek Emakumeen Nazioarteko Egunean egindako jardunaldian.


Batzar Nagusietako talde tekniko eta politikoko kideek euskal ganberak hizkuntza inklusiboari buruz antolatutako solasaldian parte hartu dute, beste legebiltzar batzuekin elkarlanean aritzeko. Horrela, hiru Batzar Nagusietako eta Nafarroako Parlamentuko ordezkariak izan dira saioan, esperientziak trukatzeko eta ikuspegi partekatuak eraikitzeko helburu bikoitzarekin.

Gaur aurkeztutako gidak urrats bat dira hizkuntza inklusiboaren erabilera normalizatzeko. Tresna erabilgarria dira  hainbat kolektiboren tratamendu egokia eta ikusgarritasun soziala ziurtatzeko.

Horretarako, aintzat hartzen dituzte hainbat ardatz, hala nola generoa, desgaitasuna, heteronormatiboaz bestelako identitateak edo orientazio sexualak edota etnia, jatorri edo ezaugarri fisiko jakin batzuk izatea.