Berdintasunerako lantaldearen lehen bilera - www.jjggalava.eus
- Mediateka
- Agenda
- Bilkuren historikoa
Bilkurak
- Jarduera Orokorra
- Ekimenen laburpena
- Saioen laburpena
Estatistikak
- Historia
- Egoitza
- Memoriak
- Funtzio orokorrak
- Akta historikoak
Instituzioa
- Berdintasuna
- Kuadrillak
- Administrazio zerbitzuak
- Ganberaren erregelamendua
Funtzionamendua
Albisteak
Berdintasunerako lantaldearen lehen bilera
2022-2025eko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako I. Plana Batzar Nagusietan berrikusi eta garatuko duen lantalde politiko-teknikoak lehen bilera egin du gaur.
Batzarkide-taldeek izendatutako pertsonek eta erakundeko teknikariek hasitako eta adostutako lanari ekin diote berriro, eta urteko kudeaketa-plana eta lehentasunezko ekintzak ixteko lehen epeak ezarri dituzte.
"Arabako Batzar Nagusiek, beren baitan lortutako berdintasun-kuoten jakitun eta harro izanik ere, aurre egin beharreko erronkak eta hobetzeko tarteak dituzte beren antolamendu-kulturan eta jarduera-ereduan aldaketa lortzeko, Arabako Lurralde Historikoaren berezitasuna, bi hizkuntza ofizialen koexistentzia eta erakundearen barne-funtzionamendua kontuan hartuta. Emakumeak ahalduntzeko, ekonomiak eta gizarte-antolaketa eraldatzeko eta emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko bizitzetarantz aurrera egiteko urrats bakoitzak agerian uzten du erronka berriak planteatzeko beharra ", nabarmendu du Irma Basterra Batzar Nagusietako presidenteak, eta oso modu positiboan baloratu du lehen bilera hori.