Batzar Nagusiek hamabi batzorde arrunt eratuko dituzte agintaldi honetarako - www.jjggalava.eus
- Mediateka
- Agenda
- Bilkuren historikoa
Bilkurak
- Jarduera Orokorra
- Ekimenen laburpena
- Saioen laburpena
Estatistikak
- Historia
- Egoitza
- Memoriak
- Funtzio orokorrak
- Akta historikoak
Instituzioa
- Berdintasuna
- Kuadrillak
- Administrazio zerbitzuak
- Ganberaren erregelamendua
Funtzionamendua
Albisteak
Batzar Nagusiek hamabi batzorde arrunt eratuko dituzte agintaldi honetarako
Arabako Batzar Nagusien Bozeramaileen Batzarrak eta Mahaiak Ganberaren antolaketarako zenbait proposamen onartu dituzte legealdi berri honetarako; besteak beste, batzorde arruntak eratzea (izena eta talde bakoitzeko partaide-kopurua), batzarkide-taldeei ekimenak esleitzea eta 2023ko irailetik 2024ko uztailera bitarteko bilkura-aldi berrirako kontroleko osoko bilkuren egutegia ezartzea.
Datorren asteazkenean, irailak 20, 09:30etik aurrera, batzordeak eratuz joango dira, bakoitzaren batzordeburua hautatuta, hurrenkera honetan, ordu laurdenetik ordu laurdenera:
- I. Batzordea, Lehendakaritzarena
- II Batzordea, Enplegu, Merkataritza, Turismo eta Foru Administrazioarena
- III. Batzordea.- Ogasun, Finantza eta Aurrekontuena
- IV. Batzordea, Berdintasun, Euskara eta Gobernantzarena
- V. Batzordea, Ekonomiaren Garapenarena eta Berrikuntzarena
- VI. Batzordea, Gizarte Politikena
- VII. Batzordea, Mugikortasun Jasangarriarena eta Bide Azpiegiturena
- VIII. Batzordea, Lurralde Orekarena eta Lurralde Antolamenduarena
- IX. Batzordea, Jasangarritasun, Nekazaritza eta Natura Ingurunearena
- X. Batzordea, Kultura eta Kirolarena
- XI. Batzordea, Bateraezintasunena
- XII. Batzordea, Araudi eta Barne Gobernuarena
Era berean, erabaki da batzordeek 16 kide izatea, batzarkide-talde bakoitzeko proportzionalki banatuta; honela:
- EAJ-PNV Batzarkide Taldea: 4 kide.
- EH BILDU Batzarkide Taldea: 4 kide.
- Euskal Sozialistak Batzarkide Taldea: 3 kide.
- Arabako Popularrak Batzarkide Taldea: 3 kide.
- Elkarrekin Araba Batzarkide Taldea: kide 1.
- Mistoa/Vox Batzarkide Taldea: kide 1.
Kontroleko lehenengo osoko bilkura, irailaren 4an
Bestetik, Lehendakaritzak, Mahaiarekin bat etorriz eta Bozeramaileen Batzarraren iritzia entzun ondoren, hileroko kontroleko osoko bilkuren egutegia finkatu du, batzarkide-taldeek Foru Aldundiari egindako interpelazio eta galderekin.
Aurreko agintaldietako irizpideari eutsiz, Batzar Nagusiek, orokorrean, hileko lehen asteazkenetan egingo dituzte kontroleko osoko bilkurak.
Datorren urriaren 4an izango da legealdi honetako kontroleko lehen osoko bilkura.