Batzorde Iraunkorraren bilera - www.jjggalava.eus
- Mediateka
- Agenda
- Bilkuren historikoa
Bilkurak
- Jarduera Orokorra
- Ekimenen laburpena
- Saioen laburpena
Estatistikak
- Historia
- Egoitza
- Memoriak
- Funtzio orokorrak
- Akta historikoak
Instituzioa
- Berdintasuna
- Kuadrillak
- Administrazio zerbitzuak
- Ganberaren erregelamendua
Funtzionamendua
Albisteak
Batzorde Iraunkorraren bilera
Foru Ganbera bilkura-alditik kanpo dagoenez, Batzorde Iraunkor gisa eratutako Araudi eta Barne Gobernurako batzordeko kideak Arabako Batzar Nagusien egoitzan bildu dira gaur eguerdian. Aurrez aurre eta telematikoki parte hartzeko sistema misto baten bidez egin da bilera.
Arabako lurralde-parlamentuko Mahaiak, asteazken honetako bileran, Kanarietako Autonomia Erkidegoaren (Kanarietako gobernuaren bidez) eta Euskal Autonomia Erkidegoaren (Eusko Jaurlaritzaren eta foru-aldundien bidez) arteko jarduera-protokolo orokorra berresteko foru-arauaren proiektua kalifikatu zuen, adingabeak babesteko erakunde publiko gisa, lurraldeen arteko lekualdaketari eta lagundu gabeko adingabe migratzaileen babesari buruzko jarduerak koordinatzeko.
Premiazkoa zenez, aipatutako proiektuak ahalik eta lasterren izapidetzea eskatzen zuen, “migrazio-krisiak eragindako arrazoi atzeraezinengatik; izan ere, 2019tik, eta intentsitate handiagoarekin 2020an zehar, Kanarietako autonomia-erkidegoa pairatzen ari da eta”. Horrela, Arabako Batzar Nagusietako presidenteak, Batzorde Iraunkorreko presidentea ere badenez, bere kideak deitu zituen gaur, ostirala.
Bileran, batzordeak 20/2021 Foru Araua onartu du, batzarkide talde guztien aldeko botoekin.