Ekialdea institutuko eta Berlingo ikasleek bisitatu gaituzte - www.jjggalava.eus
Albisteak
Ekialdea institutuko eta Berlingo ikasleek bisitatu gaituzte

2024 ira. 16
Gasteizko Ekialdea institutuko ikasle-talde handi bat Arabako Batzar Nagusietan izan da aste honetan, Berlingo truke-taldeko kideekin.
Gazteek Arabako legebiltzarraren historia, funtzioak eta berezitasunak ezagutu zituzten, eta ganberako zerbitzuak dauden eraikinetan zehar ibili ziren.
Irma Basterra Batzar Nagusietako presidenteak eskerrak eman zizkien Gasteizko institutuko irakasleei, beren ikasleei Legebiltzar honek, Europako zaharrenetakoak, Arabako herritarren egunerokotasunean duen zeregina ezagutarazteagatik.