null Arabako frankismoaren biktimei omenaldia

Arabako frankismoaren biktimei omenaldia

Arabako frankismoaren biktimei omenaldia
2022 ira. 17

Arabako Batzar Nagusiek eta Foru Aldundiak Lurralde Historikoan frankismoaren diktaduraren biktima eta errepresaliatu guztiak omendu dituzte gaur eguerdian Probintzia Plazan. Herritarrei irekitako ekitaldia 12:00etan izan da. Urtero, bi erakundeek antolatzen dute oroitzapen hori irailaren 18an, 1936an tropa frankistek Arabako Foru Aldundiko Kudeaketa Batzordeko presidentea zen Teodoro Olarte fusilatu zuten egunean.

Ekitaldi xume horrek pandemiaren aurreko formatua berreskuratu du, eta, ekitaldi horretan, Arabako Foru Aldundiko txistulari bandak ohiko ‘Agur Jaunak’ interpretatu du, Pedro Elosegi Batzar Nagusietako presidenteak eta Ramiro Gonzalez diputatu nagusiak agintarien buru, biktimak eta senideak, erakundeetako ordezkariak eta hurbildu diren herritarrak Gasteizko Probintzia Jauregi-etxearen atzealdean haren oroimenez jarritako monolitoaren ondoan lore-eskaintza egin aurretik.

Omenaldiaren argazki guztiak: https://www.flickr.com/photos/jjggalava/albums/72177720302164917