Batzar Nagusiek irudia eguneratu eta lema berri bat estreinatu dute - www.jjggalava.eus
- Mediateka
- Agenda
- Bilkuren historikoa
Bilkurak
- Jarduera Orokorra
- Ekimenen laburpena
- Saioen laburpena
Estatistikak
- Historia
- Egoitza
- Memoriak
- Funtzio orokorrak
- Akta historikoak
Instituzioa
- Berdintasuna
- Kuadrillak
- Administrazio zerbitzuak
- Ganberaren erregelamendua
Funtzionamendua
Albisteak
Batzar Nagusiek irudia eguneratu eta lema berri bat estreinatu dute
“Bat eginda! Juntas!” da Batzar Nagusiek estreinatu duten lema berria. Laster beteko da urtebete Arabako parlamentua eratu zenetik, XII. legegintzaldian, eta irudia eguneratu dute Batzar Nagusiek.
Eskuz idatzitako tipografia fresko batekin -Kind Heart (Regular)-, Arabako parlamentuaren hitzezko identitate berriak herritarrengana iritsi nahi du eta Arabako herritarren etorkizuna erabakitzen den erakundearen balioak helarazi nahi ditu; hau da: erantzukizun partekatua, berdintasuna, gardentasuna, aniztasunarekiko konpromisoa eta elkarrizketa eraikitzailea, besteak beste.
Batzar Nagusietako lehendakari Irma Basterrak nabarmendu duenez, “Arabako Batzar Nagusiak Europako parlamenturik zaharrenetako bat dira, eta, aldi berean, erakunde modernoa, plurala eta demokratikoa. Ezezagun handienetako bat ere bai. Bere irudia freskatu nahi izan dugu herritarrengana hurbiltzeko eta gure egunerokotasunean hain garrantzitsua den bere paperari balioa emateko. Legebiltzar hau, arabar guztiona, elkarrizketa-faroan kokatu nahi dugu. Nabarmendu behar da pertsonak bat egiten gai garela proiektu harrigarriak lortzeko, batzen gaituenak eta berdintasunaren defentsa sakonak markatuta”.
Irma Basterraren arabera gGehiago dira elkarren arteko loturak, elkarrengandik aldentzen gaituzten desberdintasunak baino. Arabako Batzar Nagusietan egiten den eztabaida bakoitzean, moldatzen den lege bakoitzean eta hartzen den erabaki bakoitzean, lema horrek gogorarazten digu indartsuagoak garela gure arteko desberdintasunak elkar ulertzeko zubi bihurtzen direnean, eta ez oztopo. Erakundearen claim edo lelo gisa "bat eginda" aukeratuta, Arabako Batzar Nagusiak elkarrizketaren eta ekitatearen eredu gisa aurkezten ditugu, kontuan hartu behar baitugu gure lurraldeko benetako batasuna ez dela lortzen elkarrekin lan eginda bakarrik, baizik eta ahots bakoitza, haren generoa, jatorria, sinesmena edo izaera edozein izanik ere, gure herrialdearentzat funtsezkoa dela aitortuta eta nabarmenduta ere bai”.
Gainera, lema berriak berdintasuna goraipatzen du. Irma Basterrak azaldu duenez, “Araban eskubideek eta erantzukizunek ez dute generorik, eta gizarte-kohesioa elkarrekiko errespetuan eta elkarrizketa eraikitzailean oinarritzen eta sustraitzen da. Lema honekin, gogorarazi nahi dugu borondateen bat-egitea dela erronka komunei aurre egiteko eta mundu gero eta interkonektatuago batean aurrera egiteko modurik onena. “Bat eginda” azken batean, Arabako herritarrei egiten diegun promesa da; argi uzteko ekarpen guztiak direla baliagarriak eta beharrezkoak denok amesten dugun Araba hori eraikitzeko: Araba inklusiboa, oparoa, etorkizunez betea”.
Zuzeneko informazioa, irisgarriagoa eta kalitate handiagokoa
Arabako parlamentuaren irudia berritzeko prozesua herritarrekin duen harremana etengabe hobetzeko prozesuaren barruan kokatzen da. Hala, irudia freskatzeaz gain, Batzar Nagusiek informazio irekiaren eskuragarritasuna hobetu dute, osoko bilkuren eta batzordeen emisioan azpitituluak (euskara/gaztelania) sartu baitituzte; aipatzekoa da neurri hori aitzindaria izan dela lurralde mailako parlamentuetan. Gainera, bai batzordeekin eta osoko bilkurekin batera, bai beste une batean mediatekan sartuz, interesdunek hitz egiten jarrai dezakete testu baten bidez, ordezkari politikoen eta, hala badagokio, bertaratutakoen hitzak idatziz errepikatuz. Inguruko lehen tokiko parlamentua dira erraztasun hori ematen. Era berean, emisioen kalitatea hobetzen ere inbertitu dute.
Laster, beste berrikuntza batzuk ikusi ahal izango dira; esate baterako, barne-erabilerako erregistro elektroniko bat jarriko da abian, etorkizunean herritarrei irekiko zaiena, eta webgune instituzionala hobetzeko eta egoitza elektronikoan urrats berriak egiteko lanak egiten ari dira.
Bestalde, herritarrengana hurbiltzeko asmoz, egoitzara bisita gidatuak egiteko eskaintza berrikusten eta eguneratzen ari dira Batzar Nagusiak, eta Arabako eta Vitoria-Gasteizko agendako ekitaldietara batzen ari dira; horrela, adibidez, Ardo Arabaren aurreko edizioan parte hartu zuten.