Arabako legebiltzarrak 2023a itxi egin du, eta oso urte aktiboa izan da: 2.000 gai baino gehiago tramitatu dira

Arabako legebiltzarrak 2023a itxi egin du, eta oso urte aktiboa izan da: 2.000 gai baino gehiago tramitatu dira

batzordeak
2023 abe. 27

 

Arabako batzar Nagusiek 2023. urtea itxi egin dute; oso urte aktiboa izan da, 2.236 gai tramitatu baititu ganberak. Datu bereziki nabarmena da kontuan hartzen badugu bilkuraldien arteko garaia 3 hilabetez luzatu zela, hauteskundeen deialdia dela-eta.

Urte hau aurreko eta oraingo legealdiaren artean ibili da, eta jarduera parlamentarioaren estatistikak batuta, batzarkideek 993 espediente izapidetu zituzten, % 66 urteko azken sei hilabeteetan, eta 226 bilera egin zituzten (batzordeak, Mahaiaren eta Bozeramaileen Batzordearen bilerak, besteak beste).

 

Taldeen estatistikei so eginez gero, oposizioko alderdi politikoek egiten dizkiote galdera eta kontroleko ekimen gehien Foru Gobernuari: EH Bilduk, Elkarrekin Podemosek, PPk eta Mixto-Voxek, bataz beste, bakoitzak 15 eta 20 ekimen bitartean aurkezten ditu hileko. 



Batzordeez, osoko bilkurez eta legebiltzarraren berezko saioez gain, Arabako Ganberaren aurtengo agendak honako hauek ere jaso ditu: Irma Basterra Batzar Nagusietako lehendakari berriaren izendapena; Ramiro González Arabako diputatu nagusia berriz hautatzea; bi osoko bilkura tradizional egitea (Lur Jareetakoa eta azarokoa); ate irekien egunak, eta lurraldeko kolektibo eta eragileei lehendakariak egindako harrerak. 
Aurtengoan ere Batzar Nagusiek Arabako Kuadrilletako lehendakarien hautaketaren antolakuntza koordinatu dute, bat egin dute hainbat zabaltze- edo sentsibilizazio-ekimenarekin, eta parte hartu duten lurralde osoan egindako hainbat ekitalditan. 

 

Irma Basterrak Batzar Nagusien lehendakariak urte berrirako bere desioak adierazi zituen azken osoko bilkuran: Urte berriaren hasierak atzera begiratzera garamatza, gogoeta egitera, baina baita etorkizunera begiratzera ere, hartutako erabakiak baloratzera.   Pentsatzeko aukera ematen digu: gauzak nola egin ditugun eta beste era batera eta hobeto egin ditzakegun aztertzeko. Arabak dituen erronkei ezin diegu banaka aurre egin. Bai, elkarrekin. Bai, eskutik helduta. Bai, eraikuntza partekatu batetik abiatuta.  2024a parlamentu honetan gure lurraldearen erronkei hobeto aurre egiteko ekimenak aurrera ateratzeko aproposa izatea espero dut. Diferentziatik, errespetuz. Urte amaiera honetan eta 2024aren hasieran, izan dezagun gogoan guztiok batzen gaituzten alderdien balioa, partekatzen ditugun gauzen alde egiteak dakarren aberastasuna.