Arabako legebiltzarra Ohiko Osoko Bilkuran bildu da - www.jjggalava.eus
- Mediateka
- Agenda
- Bilkuren historikoa
Bilkurak
- Jarduera Orokorra
- Ekimenen laburpena
- Saioen laburpena
Estatistikak
- Historia
- Egoitza
- Memoriak
- Funtzio orokorrak
- Akta historikoak
Instituzioa
- Berdintasuna
- Kuadrillak
- Administrazio zerbitzuak
- Ganberaren erregelamendua
Funtzionamendua
Albisteak
Arabako legebiltzarra Ohiko Osoko Bilkuran bildu da
Arabako legebiltzarrak Azaroko Ohiko Osoko Bilkura egin du, Arabako Batzar Nagusien urteko bi hitzorduetako bat, historian errotuen dagoena.
"Osoko bilkura hau gure historiaren lekuko da, gure nortasunaren eta Arabaren etorkizunaren alde lan egiteko borondatearen adierazgarri. Desadostasun legitimotik abiatuta, baina, inoiz baino gehiago, herritarrek egiten diguten aginduari erantzunez: jar dezagun arreta haien kezketan, jar ditzagun oinak lurrean. Nahi horrekin zuzentzen natzaizue guztioi. Osoko bilkura hau ekoizpenerako espazioaren eredu izatea, pertsonekiko aberasgarria eta enpatikoa. Gure erabakiek eta eztabaidek demokraziarekin, justiziarekin eta guztion onarekin dugun konpromiso zintzoa isla dezatela", adierazi du Irma Basterra Arabako Batzar Nagusietako lehendakariak osoko bilkuraren hasieran.
Arabako ganbera foru-organo legegile gisa indarrean egon zen aldi desberdinetan mantendu zen ohiturak Arabako antolaketa politiko eta administratiboa bateratu zuten eta 1463an Enrike IV.a erregeak onartu zituen lehen ordenantzetan abiatu zuen bere tradizioa. Testu hark lau mende baino gehiagoz arautu zuen lehenengo Batzar Nagusi haien funtzionamendua, eta adierazten zuen bi batzar nagusi egin behar zirela urtero: bata Gasteizen, eta bestea bilera horretan adostutako lekuan.
Ohiturei jarraiki, lehendakariak eta Batzar Nagusietako Mahaiak harrera egin diete prokuradoreei, Foru Gobernuari, Arabako kuadrilletako lehendakaritzei, Gasteizko alkateari eta udal-gobernuko ordezkariei, eta Arabako ahaldun nagusiari, lurraldeko agintari gorena den aldetik. Arabako Foru Aldundiko Txistulari Bandak eta Tronpetari eta Atabalariek agintarien harrera gidatu dute, Miñoiek, galako uniformez, eta Aldundiko Makeroek zainduta.
Batzar Nagusirako deia egin eta Batzar Nagusien omenezko aurreskua interpretatu ondoren, osoko bilkuren aretoan bi akordio lortu dira. Alde batetik, ohikoa denez, Lur Jareetako Osoko Bilkura zein herritan egingo den erabakitzea. Arabako Mendialdeko Urizaharra herria izango da maiatzeko azken igandeko bigarren hitzordu tradizional honen anfitrioia. Gainera, gaurko osoko bilkuran Gasteizko aireportua bultzatzeari buruzko akordio bat lortu da.