Azaroko Ohiko Osoko Bilkura - www.jjggalava.eus
- Mediateka
- Agenda
- Bilkuren historikoa
Bilkurak
- Jarduera Orokorra
- Ekimenen laburpena
- Saioen laburpena
Estatistikak
- Historia
- Egoitza
- Memoriak
- Funtzio orokorrak
- Akta historikoak
Instituzioa
- Berdintasuna
- Kuadrillak
- Administrazio zerbitzuak
- Ganberaren erregelamendua
Funtzionamendua
Albisteak
Azaroko Ohiko Osoko Bilkura
Las Juntas Generales de Álava han celebrado esta mañana su Pleno Tradicional de Noviembre, después de haber tenido que suspender esta cita histórica el pasado año debido a la pandemia provocada por el Covid-19.
Arabako Batzar Nagusiek Azaroko Ohiko Osoko bilkura egin dute gaur goizean, Covid-19ak eragindako pandemiaren ondorioz iaz hitzordu historiko hori bertan behera utzi ondoren.
10:30etik aurrera, Mahaikideak Probintzia Etxe-Jauregiko sarrera nagusian protagonistak eta gonbidatutako agintariak hartzen hasi dira. Haien ondoan, gala-uniformedun Miñoiak eta bi mazolari zeuden eskaileretan, elurte handi baten azpian. Osoko bilkura hasi aurretik, Arabako Foru Aldundiko txistulari, tronpetari eta atabalarien bandak ‘Batzar Nagusietarako deia’ interpretatu du, eta dantzari bikote batek aurreskua dantzatu du foru parlamentuaren omenez.
Ondoren, osoko bilkuren aretoaren barruan, gaurko aurreikusita zegoen gai-zerrendari heldu zaio. Hasteko, Armiñongo udalerria hautatu da, Araudiak agintzen duen bezala, hiriburuaz bestelako lekuaren zehaztapenetik, non Lur Jareei dagokien Batzar Nagusien Bilkura Tradizionala egin behar den 2022ko maiatzaren azken igandean. Armiñongo udalerria hautatu dute helburu horretarako.
Gai-zerrendako bigarren puntu gisa, osoko bilkurak EAJ-PNV eta Euskal Sozialistak batzarkide taldeek aurkeztutako mozioa eztabaidatu du, 2030erako Ehun hiri klimatikoki neutroak: herritarren alde eta herritarrentzat misio europarrari Gasteizko hautagaitza babestea eta bultzatzea eskatzeko. Erdibideko zuzenketa aurkeztu da, EAJ-PNV, EH Bildu, Euskal Sozialistak eta Arabako Popularrak batzarkide taldeen aldeko botoekin eta Elkarrekin Arabaren (Podemos-Ezker Anitza-Equo) abstentzioarekin.
Deskargatu hemen bozketen laburpena