Arabako 20 produktu baino gehiago, protagonista Slow Food Arabako Gustu Laborategietan Ateak Zabalik jardunaldian - www.jjggalava.eus
Albisteak
Arabako 20 produktu baino gehiago, protagonista Slow Food Arabako Gustu Laborategietan Ateak Zabalik jardunaldian
Arabako 20 produktu baino gehiago, protagonista Slow Food Arabako Gustu Laborategietan Ateak Zabalik jardunaldian

• Tokiko ekoizleek sarrera libreko paseetan parte hartuko dute
Gatza, marrubiak, olioa, sagardoa, txakolina, gaztak, Arabako Errioxako ardoak, marmeladak, gozokiak, odolkiak, ogia, boilurra, besteak beste, Arabako labeldun produktuek beteko dute larunbat honetan Arabako Slow Foodeko despentsa, larunbat goizean, Arabako Batzar Nagusietako Ateak Zabalik Jardunaldian eskainiko dituzten bi emanaldietan.
Bi saioek 20 produktu lokal baino gehiago ezagutaraziko eta dastatuko dituzte, 11:30ean eta 13:00etan, Batzar Nagusiek Arabako Kuadrillen eskutik egun horretan jarriko duten karpan.
Karpa berean, gainera, Arabako eskualdeek beren eskaintza turistikoa eta kulturala erakutsiko dute eta Osoko Bilkuren Aretoko photocall bat jarriko da.
Karpa irekita egongo da ekainaren 21eko 10:30etatik 14:30etara.
Aldi berean, larunbat goiz osoan, baita arratsaldean ere, Batzar Nagusiek ateak zabal-zabalik izango dituzte herritarrek Europako legebiltzar zaharrenetako baten egoitzaren barrualdea ezagutzeko aukera izan dezaten. Hori bai, bisita gidatuak egin ahal izateko, hitzordua hartu behar da Batzar Nagusien webgunean bertan. Gaur, ekainak 19a, da ordua erreserbatu ahal izateko azken eguna eta hainbat txandatan kartela osorik zintzilikatu dute.
Gasteizko Erraldoi eta Buruhandien Konpartsak eta Karrika gaiteroen bandak Prado kalean egingo duten kalejirarekin alaituko dute eguna.