null Mahaiak gaur goizeko bileran aztertutako gaiak

Mahaiak gaur goizeko bileran aztertutako gaiak

Mahaikideen bilera
2022 abe. 13

Arabako Batzar Nagusien Mahaiak, Pedro Elosegi jauna buru duela, bilera egin du gaur goizean, eta gai hauek landu ditu, besteak beste:

FORU ARAUAK

AFAren gobernuaren, antolaketaren eta araubide juridikoa.- Arabako Foru Aldundiaren gobernuaren, antolaketaren eta araubide juridikoaren foru-arau proiektua.

MOZIOAK

Baliabideen falta Suhiltzaileen Erakunde Autonomoan.- Interpelazioaren ondoriozko mozioa, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, Suhiltzaileen Erakunde Autonomoak dituen koordinazio-arazoak eta giza baliabideen eta baliabide materialen falta konpontzeari buruzkoa.

Herrien dinamizaziorako plan berezia.- Interpelazioaren ondoriozko mozioa, EH BIldu batzarkide-taldeak aurkeztua, Arabako herrietako bizilagunei aurrerapena suspertuko duten dinamizatze-jarduerak, konponbide berritzaileak eta bizi-kalitatea bultzatzeko proiektuak definitzeko bidea emango dieten tresna eta baliabideak emateko plan berezi bat sustatzekoa.

Arazo psikiatrikoak dituzten adingabeak.- Interpelazioaren ondoriozko mozioa, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, arazo psikiatrikoak eta/edo jokabide-nahasmenduak eta/edo desgaitasuna dituzten eta gure lurraldean beren familietatik eta ingurunetik gertu artatu ezin diren adingabeen egoera konpontzeari buruzkoa.

Genero-indarkeria digitalari aurre egiteko proposamenak.- Interpelazioaren ondoriozko mozioa, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeak aurkeztua, genero-indarkeria digitalari aurre egiteko eta haren eragina minimizatzeko proposamenei buruzkoa.

Erakunde publikoetako egoitza fisikoak Araban.- Interpelazioaren ondoriozko mozioa, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeak aurkeztua, Arabako Foru Aldundiari eskatzeko beste erakunde batzuekin lan egiteko eta elkarlanean jarduteko Araban ezarri daitezen sektore publikoko estatuko zein nazioarteko zenbait erakunderen egoitza fisikoak.

AGERRALDIAK

Kexaako monumentu-multzoa eskuratzeko prozesua.- Arabako Foru Aldundiak Diputatu nagusiaren agerraldia eskatu du, informazio-bileran, Lehendakaritza, Euskara, Berdintasun, Lankidetza eta Giza eskubideen Batzordean, Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko diputatuarekin eta Kultura eta Kirol Saileko diputatuarekin batera, Kexaako monumentu-multzoa eskuratzeko prozesua azaltzeko.

AFA ren gobernu, antolaketa eta araubide juridikoa.- Arabako Foru Aldundiak Diputatu nagusiaren agerraldia eskatu du, informazio-bileran,  Arabako Foru Aldundiaren Gobernu, antolaketa eta araubide juridikoa foru-arauaren proiektua azaltzeko.

Arabako Bizikletaren Estrategia.- Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Saileko foru-diputatuaren agerraldi-eskaera, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, Arabako Bizikletaren Estrategia azaldu dezan.

Aspasorrentzako local berria.- Agerraldi-eskaera, EH Bildu eta Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeek aurkeztua, ASPASOR entitateko ordezkariek Gizarte Ongizate Batzordean agerraldia egin dezaten, beren jarduera gauzatzeko beste lokal baten premia larriaz eta hura finantzatzeaz informatzeko.

Jokoekiko adikzioaren inguruko eta haren genero-ikuspegiari buruzko jarduketak.- Agerraldi-eskaera, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeak aurkeztua, ASAJER entitateko ordezkariek agerraldia egin dezaten Gizarte Ongizatearen Batzordean, ausazko jokoekiko adikzioaren inguruko jarduketak zabaldu beharrari buruz eta haren genero-ikuspegiari buruzko informazioa emateko.

GALDERAK

Suteak.- Idatziz erantzuteko galdera Nekazaritza Saileko foru-diputatuari zuzendua, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, joan den udan gertatu ziren eta zenbait herritan zereal-finkei eragin zieten suteei buruzkoa.

Ebro ibaiaren Arroko Plan Hidrologiokoaren eguneratzeari proposamenak.- Idatziz erantzuteko galdera Nekazaritza Saileko foru-diputatuari zuzendua, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, Ebro ibaiaren Arroko Plan Hidrologikoaren eguneratzeari aurkeztutako proposamenen ingurukoa.

Nekazaritzako aseguru konbinatuen Plana.- Idatziz erantzuteko galdera Nekazaritza Saileko foru-diputatuari zuzendua, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, Ministro Kontseiluak onetsi duen 44. Nekazaritzako aseguru konbinatuen Planari buruzkoa.

Mendekotasuna Baloratzeko Unitatea.- Idatziz erantzuteko galdera Gizarte Politiken Saileko foru-diputatuari zuzendua, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, Mendekotasuna Baloratzeko Unitatean bi kontratu berri jarraitzeari buruzko zenbait datu jakiteko.

Gaixotasun mentala duten pertsonen itxarote-zerrenda.- Idatziz erantzuteko galdera Gizarte Politiken Saileko foru-diputatuari zuzendua, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, gaixotasun mentala duten pertsonen itxarote-zerrendei buruz.

Prebentzio, Su Itzaltze eta Salbamendu Zerbitzuan sartzeko prozesua.- Idatziz erantzuteko galdera Lurralde Orekaren Saileko foru-diputatuari zuzendua, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, Euskal Autonomia Erkidegoko Prebentzio, Su Itzaltze eta Salbamendu Zerbitzuan sartzeko egin den prozesuan lortutako emaitzei buruzkoa.

Ibermatica enpresaren lan-gatazka.- Idatziz erantzuteko galdera diputatu nagusiari zuzendua, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, Iberm√°tica enpresaren gaur egungo lan-gatazkako egoerari buruzkoa.

INFORMAZIO-ESKAERAK

Turismoa sustatzeko kanpaina.- Informazio-eskaera bigarren diputatu nagusiorde eta Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapena eta Foru Administrazio Saileko foru-diputatuari zuzendua, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, Ruta del Vino elkartearekin hitzartu den Arabako Lurralde Historikoaren turismoa sustatzeko kanpaina Planaren kopia eskatzekoa.

Next Generation proiektuen zerrenda.- Informazio-eskaera bigarren diputatu nagusiorde eta Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapena eta Foru Administrazio Saileko foru-diputatuari zuzendua, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, Next Generation Europako proiektuen zerrenda eskatzekoa.

Azazetako ingurumen-inpaktuaren txostena.- Informazio-eskaera Ingurumena eta Hirigintza Saileko foru-diputatuari zuzendua, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, Azazetako parke eolikoko Aixeindar enpresaren ingurumen-inpaktuaren txostenari buruz aurkeztutako bigarren adenda edo eranskinaren aurrean Ingurumen Jasangarritasuneko zerbitzuak eta Natur Ondarearen zerbitzuak egindako txostena eskatzeko.