Mahaiak gaur goizeko bileran aztertutako gaiak

Mahaiak gaur goizeko bileran aztertutako gaiak

Mahaikideen bilera
2022 aza. 03

Arabako Batzar Nagusien Mahaiak, Pedro Elosegi jauna buru duela, bilera egin du gaur goizean, eta gai hauek landu ditu, besteak beste:

MOZIOAK

Kutsadura Valderejon.- Ingurumen eta Hirigintza Batzordean eztabaidatzeko mozioa, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeak aurkeztua, Valderejoko Parke Naturalean ozono troposferikoaren ondoriozko kutsaduraren aurkako neurriak hartzeko.

Heraldikaren Museoa.- Osoko bilkuran eztabaidatzeko mozioa, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, Arabako Heraldikaren Museoari buruz.

AGERRALDIAK

HKEE-ko presidentea.- Herri Kontuen Euskal Epaitegiko presidentearen agerraldi-eskaerak, EH Bildu eta Arabako Popularrak batzarkide-taldeek aurkeztuak, Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Batzordean azaldu dezan Arabako Lurralde Historikoko 2020ko Diru Kontu Orokorraren Fiskalizazio Txostena.

Ebro Ibaiko KBEan zuhaitz-mozketa.- Agerraldi-eskaerak, Nekazaritzako eta Ingurumen eta Hirigintzako foru-diputatuek agerraldia egin dezaten, haien sailekin izandako kontraesanak eta koordinazio-falta azaltzeko, horren ondorioz Ebro ibaia Kontserbazio Bereziko Eremuan 37 zuhaitz moztu baitira.

GALDERAK

Ehiza-salaketa Mendizurren.- Batzordean erantzuteko galdera, Ingurumen eta Hirigintzako foru-diputatuari zuzendua, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeak aurkeztua, Mendixur eremuan ehiza-uxaldi baten salaketaren ingurukoa eta eremu babestuetan ehiza-uxaldiak baimentzearen ingurukoa.

Aiala egoitza zentro berria.- Idatziz erantzuteko galdera, Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari zuzendua, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, Aiala, Gaixotasun Mentaleko egoitza zentro berria izeneko aurrekontuko partidari buruzkoa.

Guardiako Ardoaren Etxea.- Idatziz erantzuteko galdera, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, Arabako Foru Aldundiaren Guardiako Ardoaren Etxean egiten den lana ezagutzea helburu duena.

A-625rako inkorporazioak.- Idatziz erantzuteko galdera, Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Saileko foru-diputatuari zuzendua, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, A-625 errepideko Amurrio-Laudio tarteko inkorporazioei buruz.

Saratxoko saihesbidearen seinalea.- Idatziz erantzuteko galdera, Ingurumena eta Hirigintza Saileko foru-diputatuari zuzendua, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, Saratxoko saihesbidean Nerbioi ibaiaren seinaleari buruz.

Lan-egoera hobetzea Indesan.- Idatziz erantzuteko galdera, Gizarte Politiketako foru-diputatuari zuzendua, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, Indesako bulego nagusiaren lan-egoera hobetzera zuzendutako zerbitzuak kanpoan kontratatu izanaren gainekoa, hobekuntza-proposamenak egiteko.

INFORMAZIO-ESKAERAK

Etxebizitzak birgaitzerako diru laguntzak.- Informazio-eskaera, Lurralde Orekako foru-diputatuari zuzendua, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, toki-erakundeetan etxebizitzak birgaitzera zuzendutako diru laguntzen ingurukoa.

Garabide diru laguntzak.- Informazio-eskaera, Lurralde Orekako foru-diputatuari zuzendua, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, GARABIDEren laguntzei eta udalek eraikinen, lokalen eta lursailen erosketaren inguruan egindako eskaeren gainekoa.

Lan-egoera hobetzea Indesan.- Informazio-eskaera, Gizarte Politiketako foru-diputatuari zuzendua, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, Indesako bulego nagusiaren lan-egoera hobetzera zuzendutako zerbitzuak kanpoan kontratatu izanaren gainekoa.

Egoitzetan errolda-baldintzak bete gabe sartu diren erabiltzaileak.- Informazio-eskaera, Gizarte Politiketako foru-diputatuari zuzendua, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, Arabako Foru Aldundiko pertsona nagusien egoitzetan errolda-baldintzak bete gabe sartu diren erabiltzaileen gainekoa.

Nekazaritza ekologikoari laguntzak.- Informazio-eskaera, Nekazaritzako foru-diputatuari zuzendua, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, 2021. urteko aurrekontuen ekitaldian nekazaritza ekologikoari laguntzak emateko ebazpenaren kopia eskatzeko.

Nekazaritza ekologikoa.- Informazio-eskaera, Nekazaritza Saileko foru-diputatuari zuzendua, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, Arabako nekazaritza ekologikoari buruzkoa.

Informazio-eskaera, Nekazaritzako foru-diputatuari zuzendua, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, Lurralde Batzordearen 2020ko martxotik gaur arteko nekazaritza ekologikoaren arloari buruzko akten kopia eskatzeko.