Mahaiak gaur goizeko bileran aztertutako gaiak

Mahaiak gaur goizeko bileran aztertutako gaiak

Mahaikideen bilera
2021 urr. 05

Arabako Batzar Nagusietako Mahaia gaur goizean bildu da Pedro Elosegi jauna buru dela, eta honako gai hauek jorratu ditu, besteak beste:

FORU DEKRETUAK

Ingurumen arloko neurri fiskalak.- Irailaren 29ko Foru Gobernu Kontseiluaren araugintzako foru dekretuak, onesteko hainbat foru-arauren testu bategina: toki ogasunak arautzen dituen foru arauarena, Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren foru arauarena, Ondasun Higiezinen foru arauarena, jarduera ekonomikoen gaineko zergaren foru arauarena, Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zergaren foru arauarena, eta Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko zergarena.

MOZIOAK

Energia sortzeko lurzoru baliagarriak.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak mozioa aurkeztu du, energia sortzeko zentralak ezartzeko baliagarriak diren zoruen inbentarioa egiteari buruz.

AGERRALDIAK

Ingurumen arloko neurri fiskalak.- EH Bildu Batzarkide Taldeak Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru diputatuaren agerraldia eskatu du, ingurumenarekin loturiko zerga neurrien eta beste zerga neurri batzuei buruzko foru-arau proiektuaren berri eman dezan.

Zaballako espetxearen seinaleztapena.- EH Bildu Batzarkide Taldeak Bide Azpiegiturak eta Mugikortasunaren Saileko foru diputatuaren agerraldia eskatu du, Zaballako espetxearen seinaleztapen eskasa konpontzeko asmorik ba ote daukan argitu dezan.

GALDERAK

Egoitza-plazak.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera aurkeztu du, Gizarte Politiken foru diputatuari zuzendua, Araban dauden egoitza-plazei buruz.

PCRak aldundiko langilei.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera aurkeztu du, Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari zuzendua, Aldundiko langileei PCRak egingo zaizkien zentroaren kokapenari buruz.

APDEMAk artatutako pertsonak.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera aurkeztu du, Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari zuzendua, APDEMAk artatzen dituen pertsonen arretaren etorkizunari buruz.

Arabarren II egoitza.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera aurkeztu du, Gizarte Politiken foru diputatuari zuzendua, Arabarren II egoitza berriari buruz.

Gasteiz HZTan artatutako pertsonak.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera aurkeztu du, Gizarte Politiken foru diputatuari zuzendua Gasteiz HZTan artatutakoen profil berriari buruz.

Azazetako parke eolikoak.- EH Bildu Batzarkide Taldeak  idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Ingurumen eta Hirigintza Sailari zuzendua, Aixeindar enpresak Azazetan eraiki nahi dituen parke eolikoei buruz.

Forondako MIPa.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du,  lehen diputatu nagusiorde eta Garapen Ekonomiko, Berrikuntza eta Demografia Erronkaren Saileko foru diputatuari zuzendua, Forondako aireportuko Muga Ikuskaritzako Postuari buruz.

GOFEren hitzarmena APDEMArekin.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari zuzendua, GOFEk Apdemarekin arreta goiztiarrerako duen hitzarmenari buruz.

Desgaitasunaren balorazioa.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari zuzendua, desgaitasuna baloratzeko zerbitzuko mediku errehabilitatzaileen lanpostuak betetzeari buruz.

Etxebizitzarako laguntzak landa-ingurunean.- EH Bildu Batzarkide Taldeak  idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, diputatu nagusiari zuzendua, Arabako landa-ingurunean etxebizitzak sustatzeko laguntza-lerro berriari buruz.

Forondako plataforma zabaltzea.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, diputatu nagusiari zuzendua, Forondan aireontziak kokatzeko plataforma zabaltzeari buruz.

INFORMAZIO-ESKAERAK

GOFEn dagoen lan-kargari buruzko azterlanak.- EH Bildu Batzarkide Taldeak  informazio-eskaera bat aurkeztu du, Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari zuzendua, eskatzeko Gizarte Ongizatearen Foru Erakundeak azken 10 urteotan lan-kargari buruz egindako azterlanen kopia.

Lamuza jauregia zaharberritzeko proiektua.- EH Bildu Batzarkide Taldeak  informazio-eskaera bat aurkeztu du, Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Sailari zuzendua, eskatzeko Lamuza jauregiaren barrualdea zaharberritzeko oinarrizko proiektuaren espedientearen kopia.

Batzordean egindako azalpena.- EH Bildu Batzarkide Taldeak  informazio-eskaera bat aurkeztu du, Lurralde Orekaren Saileko foru diputatuari zuzendua, eskatzeko azken batzordean PETHA azaltzeko erabilitako power pointaren kopia.

Bilerak Ekiola Energia Sustapenak elkartearekin.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera egin dio Ingurumen eta Hirigintza Sailari, eskatzeko AFAk azken hilabeteotan ALHko kontzeju, administrazio-batzar, kuadrilla eta udalekin Ekiola Energia Sustapenak proiektuaren inguruan izan dituen bileren zerrenda.