Mahaiak gaur goizeko bileran aztertutako gaiak

Mahaiak gaur goizeko bileran aztertutako gaiak

Mahaikideen bilera
2022 uzt. 19

Arabako Batzar Nagusien Mahaiak, Pedro Elosegi jauna buru duela, bilera egin du gaur goizean, eta gai hauek landu ditu, besteak beste:

MOZIOAK

Doakotasuna garraio publikoan.- Osoko bilkuran eztabaidatzeko mozioa, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, 12 urte baino gutxiago dutenek garraio publikoa doan izateari eta gainerako erabiltzaileentzako tarifetan beherapenak ezartzeari buruzkoa.

Energia-enpresei eta finantza-erakundeei zerga ezartzea.- Osoko bilkuran eztabaidatzeko mozioa, energia-enpresa handien eta finantza-erakundeen ohiz kanpoko irabazien gaineko zerga bat sortzeari buruzkoa.

AGERRALDIAK

Arabarren Egoitza.- Agerraldia, Gizarte Politiken foru-diputatuarena, informazio-saioa eman dezan etorkizunean egingo den Arabarren Egoitza proiektua sakontasunez azaltzeko.

Erretiroaren ondoriozko primak kentzea.- Agerraldi-eskaera, bigarren diputatu nagusiorde eta Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapena eta Foru Administrazio Saileko foru-diputatuari zuzendua, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, Foru Aldundiak erretiro aurreratuaren eta funtzionario izaerari uko egin izanaren ondoriozko primak kendu izana azal dezan.

Neurriak ezartzea ohiz kanpoko irabazien gaineko zergen inguruan.- Agerraldi-eskaera, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeak aurkeztua, Diputatu Nagusiak Ogasun, Finantza eta Aurrekontuen Batzordean agerraldia egin dezan, ohiz kanpoko irabaziei zergak ezartzearen inguruko neurriak aplikatzeari dagokionez zer jarrera duen eta zer balorazio egiten duen azaltzeko.

Erretiroaren ondoriozko primak kentzea.- Agerraldia, bigarren diputatu nagusiorde eta Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapena eta Foru Administrazio Saileko foru-diputatuak, informazio-saioan, uztailaren 12ko 29/2022 Foru Dekretua azal dezan (29/2022 Foru Dekretua, uztailaren 12koa, zeinak uztailaren 26ko Foru Gobernu Kontseiluaren 36/2017 Foru Dekretua aldatzen baitu, Arabako Foru Aldundiaren Administrazio Orokorreko langile funtzionarioen lan-baldintzak onartzen zituena).

GALDERAK

Langile funtzionarioen aurre-erretiroak.- Idatziz erantzuteko galderak, Diputatu Nagusiari eta bigarren diputatu nagusiorde eta Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapena eta Foru Administrazio Saileko foru-diputatuari zuzenduak, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztuak, Arabako Foru Aldundiaren eta bere erakunde autonomo guztien langile funtzionarioen aurre-erretiroen ingurukoak.

GFEk kudeatutako aterpeak.- Idatziz erantzuteko galdera, Kultura eta Kiroleko foru-diputatuari zuzendua, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, Gazteriaren Foru Erakundeak kudeatutako aterpeen gainekoa.

Boilurrak landatzea.- Idatziz erantzuteko galdera, Nekazaritzako foru-diputatuari zuzendua, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, boilurrak landatzearen ingurukoa.

Basurdeen populazioaren kudeaketa-plana.- Idatziz erantzuteko galdera, Nekazaritzako foru-diputatuari zuzendua, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, Arabako Lurralde Historikoan basurde-populazioa kudeatzeko 2018-2019 Plana eguneratzeari buruzkoa.

Enogastronomiaren Turismo Plan Nazionala.- Idatziz erantzuteko galdera, bigarren diputatu nagusiorde eta Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapena eta Foru Administrazio Saileko foru-diputatuari zuzendua, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, Enogastronomiaren 2022 Turismo Plan Nazionalaren ingurukoa.

Merkatuentzako laguntzak.- Idatziz erantzuteko galdera, bigarren diputatu nagusiorde eta Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapena eta Foru Administrazio Saileko foru-diputatuari zuzendua, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, merkatuak, hiriko merkataritza-guneak, merkataritza ez sedentarioa eta merkaturatze-kanal laburrak babesteko laguntza-lerroen gainekoa.

INFORMAZIO-ESKAERAK

Hitzarmenak Beroa Fundazioarekin.- Informazio-eskaera, Gizarte Politiken foru-diputatuari zuzendua, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, AFAren eta Beroa Fundazioaren artean sinatutako egungo lankidetza-hitzarmenaren kopia eta Beroa Fundazioaren 2020. eta 2021. urteetako memoria ekonomikoen kopia eskatzeko.

Datuen eboluzioa.- Informazio-eskaera, Nekazaritzako foru-diputatuari eta Ingurumen eta Hirigintzako foru-diputatuari zuzendua, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, 2020ko ekainaren 18an Batzar Nagusietan egin zen baterako batzordean aurkeztutako datuen eboluzioaren ingurukoa.

Langile funtzionarioen lan-baldintzak.- Informazio-eskaera, Arabako Foru Aldundiari zuzendua, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, uztailaren 12ko Foru Gobernu Kontseiluaren 29/2022 Foru Dekretuaren ingurukoa (29/2022 Foru Dekretua, uztailaren 12koa, zeinak 36/2017 Foru Dekretua aldatzea onartzen baitu, AFAren Administrazio Orokorreko langile funtzionarioen lan-baldintzak onartzen zituena).