Mahaiak gaur goizeko bileran aztertutako gaiak

Mahaiak gaur goizeko bileran aztertutako gaiak

Mahaikideen bilera
2022 uzt. 12

Arabako Batzar Nagusien Mahaiak, Pedro Elosegi jauna buru duela, bilera egin du gaur goizean, eta gai hauek landu ditu, besteak beste:

MOZIOAK

Lehen mailako arreta landa-ingurunean.- Interpelazioaren ondoriozko mozioa, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeak aurkeztua, Arabako landa-ingurunean kalitatezko Lehen Mailako Arreta publikoa hobetzekoa eta bultzatzekoa.

Interpelazioaren ondoriozko mozioa, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, Osakidetzak Araban eskaintzen duen Lehen Mailako Arreta defendatzeko premiari buruzkoa.

Interpelazioaren ondoriozko mozioa, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, Arabako landa-ingurunean osasun-arreta galdu izanari buruzkoa.

Trenbide-konexioa.- Interpelazioaren ondoriozko mozioa, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeak aurkeztua, Euskal Y trenbidearen eta Pamplona-Iruñearen arteko trenbide-konexioa Vitoria-Gasteizen zehar egiteari buruzkoa.

Gobernu zentralaren zerbitzuak Araban.- Interpelazioaren ondoriozko mozioa, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, Gobernu Zentralak Araban ematen dituen zerbitzuak hobetzea aldarrikatzeko asmoen eta helburuen gainekoa, eta Arabako biztanleriarentzako oinarrizko zerbitzuen narriadura gero eta handiagoarekin amaitzeko jardun ez izanaren eta hori publikoki exijitu ez izanaren arrazoien gainekoa.

Sarraskia Melillan.- Mozioa, Lehendakaritza, Euskara, Berdintasuna, Lankidetza eta Giza Eskubideen Batzordean eztabaidatzekoa, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeak aurkeztua, joan den ekainaren 24an Melillako mugan gertatutako sarraskiaren gainekoa.

GALDERAK

Adingabeak babestea.- Idatziz erantzuteko galdera, Gizarte Politiken  foru-diputatuari zuzendua, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, Adingabeen eta Familiaren Arloan hauek ezartzeari buruzkoa: 8/2021 Lege Organikoa, ekainaren 4koa, haurrak eta nerabeak indarkeriaren aurrean babesteari buruzkoa, eta 47/2020 Mozioa, uztailaren 13koa, Foru Aldundiak adingabeak babesteari buruzkoa.

Proiektuak Aiaran.- Idatziz erantzuteko galdera, Diputatu Nagusiari zuzendua, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, Aiarako Berehalako Jarduketa Planean jasotako hainbat proiekturen gainekoa.

Itxaron-zerrendak.- Idatziz erantzuteko galderak, Gizarte Politiken foru-diputatuari zuzenduak, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztuak, gaixotasun mentala duten pertsonek desgaitasuna duten pertsonen arloan eta pertsona nagusien arloan dituzten itxaron-zerrenden ingurukoak.

PFEZ aitorpenak.- Idatziz erantzuteko galderak, Ogasun, Finantza eta  Aurrekontuen foru-diputatuari zuzenduak, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztuak, Rentafácil, Rentaraba eta Rentared bidez aurkeztutako aitorpenen ingurukoak, bai eta Arabarrek gaztelaniaz eta euskaraz aurkeztutako aitorpen- eta likidazio-kopuruaren ingurukoak ere.

Berrikuntza Irekiko eta Sormen Transferentziazko Zentroa.- Idatziz erantzuteko galdera, Diputatu Nagusiari zuzendua, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, Berrikuntza Irekiko eta Sormen Transferentziazko Zentroaren ingurukoa.

Next Generation funtsen konturako proiektuak.- Idatziz erantzuteko galdera, Arabako Foru Aldundiari zuzendua, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, Next Generation funtsen kontura gauzatuko eta finantzatuko diren proiektuei buruzkoa.

Arnas-programak.- Idatziz erantzuteko galderak, Gizarte Politiken foru-diputatuari zuzenduak, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztuak, pertsona nagusien arloan eta desgaitasuna duten pertsonen arloan emandako arnas-programen eta zerbitzu horri lotutako prestazioen ingurukoak.

INFORMAZIO-ESKAERAK

Berrikuntza Irekiko eta Sormen Transferentziazko Zentroa.- Informazio-eskaerak, Diputatu Nagusiari zuzenduak, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztuak, hauek eskatzeko:

  • Erabaki honi dagokion espedientearen kopia: 174/2022 Erabakia, martxoaren 29koa, zeinaren bidez hitzarmen bat sinatzea onartu baitzen Arabako Berrikuntza Irekiko eta Sormen Transferentziazko Zentroa martxan jartzeko.
  • Berrikuntza Irekiko eta Sormen Transferentziazko Zentroarekin sinatutako kudeaketa-kontratuaren kopia; kontratu hori Arabako Berrikuntza Irekiko eta Sormen Transferentziazko Zentroa martxan jartzeko sinatutako hitzarmenean aipatzen da.
  • Arabako Berrikuntza Irekiko eta Sormen Transferentziazko Zentroaren hedapenarekin lotutako beste hainbat kontu.

Inbertsioak industrialdeetan.- Informazio-eskaera, lehen diputatu nagusiorde eta Garapen Ekonomiko, Berrikuntza eta Erronka Demografikoaren Saileko foru-diputatuari zuzendua, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, Araba Garapen Agentziak Arabako Lurralde Historikoko hainbat industrialdetan gauzatutako inbertsioen edo gastuen gainekoa.

Ondorengoen eta ohiko etxebizitzaren ondoriozko kenkaria PFEZean.- Informazio-eskaera, Ogasun, Finantza eta Aurrekontuen foru-diputatuari zuzendua, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, PFEZean ondorengoen kenkaria eta ohiko etxebizitzaren kenkaria ezarri duten zergadunen gainekoa.

PFEZ kanpaina.- Informazio-eskaera, Ogasun, Finantza eta Aurrekontuen foru-diputatuari zuzendua, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, 2021eko errentaren kanpainarekin lotutako hainbat konturen ingurukoa.