Mahaiak gaur goizeko bileran aztertutako gaiak

Mahaiak gaur goizeko bileran aztertutako gaiak

Mahaikideen bilera
2022 eka. 28

Arabako Batzar Nagusien Mahaiak, Pedro Elosegi jauna buru duela, bilera egin du gaur goizean, eta gai hauek landu ditu, besteak beste:

MOZIOA

Uraren kanona nekazaritza eta abeltzaintzako sektoreari.- Osoko bilkuran eztabaidatzeko mozioa, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, nekazaritza eta abeltzaintzako sektoreari uraren kanona geroratzeko.

AGERRALDIAK

Klima Araba 2050.- Agerraldia, Ingurumen eta Hirigintza foru-diputatuak informazio-saioa egin dezan Klima Araba 2050 Estrategiaren aurkezpena egiteko.

Arazoak biltegiratutako ardoa botilatzean.- Agerraldi-eskaera, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, Nekazaritza Saileko foru-diputatuak agerraldia egin dezan, Arabako Errioxako upeltegiek biltegiratutako ardoa bolilatzean izaten ari diren arazoen aurrean Arabako Foru Aldundiak hartu beharreko ekimenen berri emateko.

Web Photo Araba.- Agerraldi-eskaera, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, Kultura eta Kirol Saileko foru-diputatuak agerraldia egin dezan, Photo Araba webgune berriarekin lotutako hainbat konturen gaineko informazioa emateko.

INTERPELAZIOAK

Elikadura-krisia.- Interpelazioa, Nezaritza Saileko foru-diputatuari zuzendua, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, elikadura-krisiari eta Araban zerealen hornikuntza bermatzeari buruzkoa.

Zerbitzuen erreklamazioa Gobernu zentralari.- Interpelazioa, Diputatu Nagusiari zuzendua, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, Gobernu zentralak Araban ematen dituen zerbitzuak berehala hobetzea aldarrikatzeko zer asmo eta helburu dituen galdetzeko, eta Arabako biztanleriarentzako oinarrizko zerbitzuen narriadura gero eta handiagoarekin amaitzeko jardun ez izanaren eta hori publikoki exijitu ez izanaren arrazoiak zein diren jakiteko.

Lehen mailako arreta.- Interpelazioa, Diputatu Nagusiari zuzendua, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, Arabako Osakidetzaren Lehen Mailako Arreta defendatzeko premiari buruzkoa.

GALDERAK

Tuestako tomate hidroponikoen instalazioa.- Osoko bilkuran erantzuteko galdera, Nekazaritza Saileko foru-diputatuari zuzendua, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeak aurkeztua, Sailak Tuestako tomate hidroponikoen instalazio-proiektuaren egoera berria nola baloratzen duen ezagutzeko eta aurrekontuetan proiektu horrentzat jarritako 100.000 euroko partidarekin zer egiteko asmoa duen jakiteko.

Osoko bilkuran erantzuteko galdera, Nekazaritza Saileko foru-diputatuari zuzendua, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, Cultivos de Araba enpresaren eta Tuestan aurreikusten den berotegi hidroponikoaren ingurukoa.

Foru Aldundiaren Araugintza Plana.- Osoko bilkuran erantzuteko galderak, Diputatu Nagusiari zuzenduak, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztuak, Diputatuen Kontseiluak abenduaren 21ean adostutako 771/2021 Erabakiaren bidez 2022. ekitaldirako onartutako Arabako Foru Aldundiaren Araugintza Planaren betetze mailari buruzkoak.

Ullibarri-Ganboa urtegiaren historiaren berreskurapena.- Osoko bilkuran erantzuteko galderak, Diputatu Nagusiari zuzenduak, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztuak, 3/2019 Mozioaren 4. puntua betetzeari buruzkoak.

Ikerfel inkestaren emaitzak.- Osoko bilkuran erantzuteko galderak, Diputatu Nagusiari zuzenduak, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztuak, Ikerfel enpresak Arabako Foru Aldundiaren eskaerari erantzunez egindako inkestaren emaitzei buruzkoak.

Garraio ministroaren adierazpenak bidesariei buruz.- Osoko bilkuran erantzuteko galdera, Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren foru-diputatuari zuzendua, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, Garraio ministroaren adierazpenen aurrean zer jarrera duen ezagutzeko, epe laburrean bidesariak ezartzea baztertu egiten baitu behar den adostasunik ez dagoelako.

BEI.- Osoko bilkuran erantzuteko galdera, Diputatu Nagusiari zuzendua, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, BEIarekin lotutako hainbat konturen gainekoa.

Vitoria-Gasteizko 15. sektorearen Plan Partzialaren aldaketa.- Osoko bilkuran erantzuteko galderak, Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru-diputatuari zuzendua, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeak aurkeztuak, ebazpen honen gainean zer iritzi duen jakiteko: “Ebazpena, 2022ko maiatzaren 5ekoa, Ingurumenaren Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren zuzendariarena, zeinaren bidez Ingurumen Adierazpen Estrategikoa egiten baita Baskonia Kirol Hiria SL sozietateak Vitoria-Gasteizen sustatzen duen 15. sektorearen Plan Partzialaren seigarren aldaketaren gainean”.

Arreta sozialerako zentroak.- Idatziz erantzuteko galdera, Gizarte Politiken Saileko foru-diputatuari zuzendua, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, Autismoaren Espektroko Nahasmendua duten pertsonei arreta emateko Eguneko Zentroaren, Emakumeentzako 24 orduko Zentroaren eta Arreta Psikosozialerako Zentroaren gainekoa.

Aiarako biziberritze plana.- Idatziz erantzuteko galdera, Arabako Foru Aldundiari zuzendua, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, Aiararako birgaitze plan bat eskatzeari buruzko apirilaren 14ko 29/2021 Mozioaren 3. puntuaren betetze mailaren ingurukoa.

Herritarren parte-hartzea foru-webguneetan.- Idatziz erantzuteko galdera, Arabako Foru Aldundiari zuzendua, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, foru-webguneetan herritarren parte-hartzea bermatzeari buruzko azaroaren 24ko 90/2021 Mozioa bete izanaren ingurukoa.

10151 lana.- Idatziz erantzuteko galdera, Lurralde Orekako foru-diputatuari zuzendua, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, 10151 espediente-zenbakia duen lanari buruzkoa.

Garraio-abonuen beherapena.- Idatziz erantzuteko galdera, Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren foru-diputatuari zuzendua, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, garraio-abonuen beherapenari buruzkoa.

INFORMAZIO-ESKAERAK

Iekorako zeharbidea urbanizatzeko dirulaguntza.- Informazio-eskaera, Lurralde Orekako foru-diputatuari zuzendua, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, Iekorako Udalak udalerriko zeharbidea urbanizatzeko eskatu duen dirulaguntzaren inguruko dokumentazio guztiaren kopia bat eskatzeko.

Ehizari buruzko zehapen-espedienteak.- Informazio-eskaera, Nekazaritzako foru-diputatuari zuzendua, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeak aurkeztua, ehizari buruzko 451/17, 18/17 eta 19/17 zehapen-espedienteen kopia eskatzeko.

Nekazaritza-ingurunean finkatzen laguntzea.- Informazio-eskaera, Arabako Foru Aldundiari zuzendua, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, biztanleria nekazaritza-ingurunean finkatzea ahalbidetzeko abenduaren 15eko 31/2021 Foru  Arauaren ingurukoa.

10151 lana.- Informazio-eskaera, Lurralde Orekako foru-diputatuari zuzendua, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, 10151 espediente-zenbakia duen lanari buruzkoa.