Mahaiak gaur goizeko bileran aztertutako gaiak - www.jjggalava.eus
Albisteak
Mahaiak gaur goizeko bileran aztertutako gaiak

Arabako Batzar Nagusietako Mahaiak, Pedro Elosegi jauna buru duela, bilera egin du gaur goizean, eta gai hauek landu ditu, besteak beste:
FORU ARAUA
Garraioari buruzko datu aurreratuak.- Foru-arau proiektua, Arabako Lurralde Historikoan garraioari buruzko datu aurreratuak sortzeko Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Arabako Foru Aldundiaren arteko administrazio arteko hitzarmena berrestekoa, Europar Batasuna – Next Generation EUk finantzatutako Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruaren barruan.
MOZIOAK
Sektore publikoko EEPak.- Interpelazioaren ondoriozko mozioa, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, foru-sektore publikoko enplegu publikoa egonkortzeko prozesuek eta 2019-2020-2021 urteetan egiteke geratu diren EEPek euskararen ezagutzari merezimendu moduan emango dioten balorazioari buruzkoa.
Lehen sektoreko lan-istripuen aurkako neurriak.- Mozioa, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, Arabako lehen sektorean lan-istripuak saihesteko prebentzio-neurriak hartzearen aldekoa.
Txoriak uxatzeko kanoiak.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeak, ekimenaren egileak, Arabako Lurralde Historikoan txoriak uxatzeko kanoiak izeneko gailuak debekatzeko interpelazioaren ondoriozko mozio hau Ingurumen eta Hirigintza Batzordera eramatea eskatzen du.
AGERRALDIA
Aldaketak Urbideren estatutuetan.- Agerraldi-eskaera, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru-diputatuak agerraldia egin dezan Urbide Arabako Ur Partzuergoaren estatutuetan egin nahi diren aldaketak azaltzeko.
Hiltegi berria.- Agerraldi-eskaera, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, SOS Baserriak plataformak Nekazaritza Batzordean agerraldia egin dezan ekimen pribatuko hiltegi berria eraikitzeko proiektua ezagutarazteko.
Araba Abolizionista.- Agerraldi-eskaera, Araba Abolizionista plataformaren ordezkariek Lehendakaritza, Euskara, Berdintasuna, Lankidetza eta Giza Eskubideen Batzordean informazio-saioko agerraldia egin dezaten, prostituzio-sistemaren bilakaera azaltzeko eta prostituzioa abolitzearen aldeko alegato bat egiteko.
INTERPELAZIOA
Abiadura handiko trenaren gaineko azterlana.- Interpelazioa, Diputatu Nagusiari zuzendua, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeak aurkeztua, AFAk hauen gainean zer asmo duen jakiteko: batetik, Kantaurialdearen eta Mediterraneoaren arteko korridorearen informazio-txostenaren ebazpena. Zatia: Iruñea - Euskal Y-a; eta, bestetik, Vitoria-Gasteizen, Arabako Lautadaren, Sakanaren eta Pamplona-Iruñearen arteko trenbide-konektagarritasuna.
GALDERAK
Esku-hartze sozialerako hitzarmena.- Osoko bilkuran erantzuteko galdera, Gizarte Politiken Saileko foru-diputatuari zuzendua, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, Arabako Foru Aldundiak Arabako III. Esku-hartze Sozialerako Hitzarmena sinatzea errazteko duen inplikazioari buruzkoa.
Laguntzarako proiektuak gizarte-zerbitzuetan.- Idatziz erantzuteko galdera, Gizarte Politiken Saileko foru-diputatuari zuzendua, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, Europako Funtsek finantzatutako proiektu hauei buruzkoa: Etxean Bai, Arabako Adingabeen Zentroa Proiektua, Arabako Foru Egoitzetarako Laguntza Integralaren Proiektua eta Genero-indarkeriaren Biktimentzako Etxebizitzen Proiektua.
Hornidura eta Saneamendu Plan Zuzentzailea.- Idatziz erantzuteko galdera, Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru-diputatuari zuzendua, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, Arabako Lurralde Historikoko Hornidura eta Saneamendu Plan Zuzentzailean jasotako jarduketen betearazpenari buruzkoa.
Ticket Bai.- Idatziz erantzuteko galdera, Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru-diputatuari zuzendua, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, Ticket Bai ezartzeko derrigortasunari buruzkoa.
INFORMAZIO-ESKAERAK
Amorruaren aurkako txertoaren inguruko mahai teknikoaren bilerak.- Informazio-eskaera, Nekazaritza Saileko foru-diputatuari zuzendua, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, Euskal Autonomia Erkidegoan txakurrei amorruaren aurkako txertoa ematearen inguruan lan egiteko mahai teknikoaren bileretako akten kopia eskatzeko.
Turismo botanikoaren sustapena.- Informazio-eskaera, bigarren diputatu nagusiorde eta Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapena eta Foru Administrazio Saileko foru-diputatuari zuzendua, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, proiektu honen kopia eskatzeko: Lorategi botanikoetan turismo-esperientzia berriak sortuz Espainiako turismo botanikoa bultzatzeko eta garatzeko proiektua.
Urbide osatzen duten toki-erakundeak.- Informazio-eskaerak, Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru-diputatuari zuzenduak, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztuak, URBIDE-Arabako Ur Partzuergoa osatzen duten zer toki-erakunde ari diren jada beren erabiltzaileei kobrantzak burutzen jakiteko, gaur egun partzuergo hori osatzen duten toki-erakundeen zerrenda eskatzeko, bai eta gaur egun arte egindako lanen zerrenda ere.
Pertzepzio Sozialaren gaineko Azterlana.- Informazio-eskaera, Diputatu Nagusiari zuzendua, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, Arabako Foru Aldundiak Ikerfel enpresaren bidez egindako Arabako Lurralde Historikoaren Pertzepzio Sozialaren gaineko Azterlana izeneko dokumentuarekin lotutako dokumentazioa eskatzeko.
Indesaren bileren aktak.- Informazio-eskaera, Gizarte Politiken Saileko foru-diputatuari zuzendua, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, Indesa 2010en 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera egin diren Administrazio Kontseiluen eta Akziodunen Batzar Nagusien akten kopiak eskatzeko.
EALZen betetze maila eta itxaron-zerrenda.- Informazio-eskaera, Gizarte Politiken Saileko foru-diputatuari zuzendua, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, Egunez Artatzeko Landa Zentroen (EALZ) betetze maila eta itxaron-zerrenda ezagutzeko.
A-2622 errepidea egokitzeko informazio-azterlana.- Informazio-eskaera, Bide Azpiegitura eta Mugikortasun Saileko foru-diputatuari zuzendua, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, dokumentu honen kopia eskatzeko: A-2622 errepidea egokitzeko informazio-azterlana: La Tejera mendatearen eta Gesaltzako saihesbidearen arteko zatia, 22,90 KPtik 30,50 KPra.
Sexu-erasoen emakume biktimak.- Informazio-eskaera, Gizarte Politiken Saileko foru-diputatuari zuzendua, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, GOFEren menpeko eta itunpeko zerbitzuek 2015. urtetik gaur egunera arte artatutako sexu-erasoen emakume biktimei buruzkoa.