Mahaiak gaur goizeko bileran aztertutako gaiak - www.jjggalava.eus
- Mediateka
- Agenda
- Bilkuren historikoa
Bilkurak
- Jarduera Orokorra
- Ekimenen laburpena
- Saioen laburpena
Estatistikak
- Historia
- Egoitza
- Memoriak
- Funtzio orokorrak
- Akta historikoak
Instituzioa
- Berdintasuna
- Kuadrillak
- Administrazio zerbitzuak
- Ganberaren erregelamendua
Funtzionamendua
Albisteak
Mahaiak gaur goizeko bileran aztertutako gaiak
Arabako Batzar Nagusietako Mahaiak, Pedro Elosegi jauna buru duela, bilera egin du gaur goizean, eta gai hauek landu ditu, besteak beste:
FORU ARAUA
AP-68 errepidearen gaineko eskumenak.- Foru-arau proiektua, Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldetik igarotzen den AP-68 autobidearen zatiaren gaineko eskumenak arautzeko eta koordinatzeko administrazio arteko hitzarmena –Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendaren Ministerioaren eta Arabako eta Bizkaiko Foru Aldundien artekoa–, berresten duena.
MOZIOAK
A-1 errepidearen ondoriozko habitat-zatikatzeak murriztea.- Osoko bilkuran eztabaidatzeko mozioa, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeak aurkeztua, A-1 autobideak Araban zeharkatzen duen zatian sortutako habitat zatikatzeak murrizteko presako neurriak har daitezen.
Dibertsitate funtzionala duten pertsona helduentzako arnas-etxea.- Gizarte Ongizateko Batzordean eztabaidatzeko mozioa, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, Foru Aldundiari dibertsitate funtzionala duten pertsona helduentzako arnas-etxe bat martxan jartzea eskatzeko.
AGERRALDIA
Indesako bulego nagusietako balizko gabeziak.- Agerraldi-eskaera, EH Bildu eta Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeek aurkeztua, Indesako zuzendari-gerenteak Gizarte Ongizateko Batzordearen aurrean agerraldia egin dezan, Indesako bulego nagusietan ustez dauden gabezien gaineko informazioa emateko.
GALDERAK
Zaintzaileei laguntza emateko partidak.- Idatziz erantzuteko galdera, Gizarte Politiken Saileko foru-diputatuari zuzendua, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, Zaintzaileentzako laguntza eta Laudioko Udala: adingabeen eguneko zentroa izeneko partidei buruzkoa.
Kontratu berriak Mendetasuna Baloratzeko Unitatean.- Idatziz erantzuteko galdera, Gizarte Politiken Saileko foru-diputatuari zuzendua, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, Mendetasuna Baloratzeko Unitatearen bi kontratu berriei buruzkoa.
Bizikleta Bideen eta Ibilbide Berdeen Lurralde Plan Sektoriala.- Idatziz erantzuteko galdera, Ingurumen eta Hirigintza foru-diputatuari zuzendua, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, Bizikleta Bideen eta Ibilbide Berdeen Lurralde Plan Sektorialaren foru-arau proiektuaren ingurukoa.
Eskola-kirolaren sustapena.- Idatziz erantzuteko galdera, Kultura eta Kirol Saileko foru-diputatuari zuzendua, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, eskola-kirola sustatzeko 2022-2023 kanpainaren gainean egindako inkestaren ingurukoa.
Betearazi gabeko partidak.- Idatziz erantzuteko galdera, Kultura eta Kirola Saileko foru-diputatuari zuzendua, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, 2022ko aurrekontuaren betearazpenari jarraikiz gaur egun arte inolako gasturik sortu ez duten zenbait partidaren eta betearazpen gutxi izan duten beste partida batzuen gainekoa.
Haize-parkeak Cantoblancon.- Idatziz erantzuteko galdera, Ingurumena eta Hirigintza Sailari zuzendua, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, Cantoblanco mendi inguruan ezarri nahi diren haize-parkeen ingurukoa.
Iruña-Veleian bildutako materialak.- Idatziz erantzuteko galdera, Kultura eta Kirola Sailari zuzendua, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, Iruña-Veleian bildutako zenbait materialei buruzkoa.
Oinezkoen segurtasuna Ibaia eta Zabalgana arteko errepidean.- Idatziz erantzuteko galdera, Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Saileko foru-diputatuari zuzendua, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, Gasteizen Ibaiatik Zabalganara doan errepidean –N-102 errepidearen paraleloa eta A-4303 errepidearen perpendikularra– oinezkoen pasabidearen segurtasuna hobetzeari dagokionez.
Enplegu publikoaren egonkortzea.- Idatziz erantzuteko galdera, bigarren diputatu nagusiorde eta Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapena eta Foru Administrazio Saileko foru-diputatuari zuzendua, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, Arabako Foru Aldundian lanpostuak egonkortzeko enplegu publikoko eskaintza bereziaren ingurukoa.
Aiara Planaren Inbertsioak.- Idatziz erantzuteko galdera, Diputatu Nagusiari zuzendua, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, 2022ko aurrekontuetako Aiara Planaren Inbertsioak izeneko partidari buruz.
Berrikuntza Irekirako Zentroa.- Idatziz erantzuteko galdera, Diputatu Nagusiari zuzendua, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, Berrikuntza Irekirako Zentroari 2022ko aurrekontuetan dagozkion bi partidei buruzkoa.
Programen betearazpena.- Idatziz erantzuteko galdera, Diputatu Nagusiari zuzendua, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, 2022ko aurrekontuetako 335021 Programaren betearazpenari buruzkoa.
Idatziz erantzuteko galdera, Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Saileko foru-diputatuari zuzendua, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, 2022ko aurrekontuetako 453500 programaren hiru partidari buruzkoa.
INFORMAZIO-ESKAERAK
Laudioko adingabeentzako eguneko zentroa.- Informazio-eskaera, Gizarte Politiken Saileko foru-diputatuari zuzendua, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, Laudion kokatutako adingabeentzako eguneko zentroaren proiektuaren kopia eskatzeko.
Lugorri utzitako laborantza-azalera.- Informazio-eskaera, Nekazaritza Saileko foru-diputatuari zuzendua, Arabako Popularrak batzarkide-taldeak aurkeztua, lugorri utzita zegoen eta Europar Batasunak emandako baimenaren ondorioz landatzen ari den laborantza-azalera eskatzeko.
Eskola-kirolaren sustapena.- Informazio-eskaera, Kultura eta Kirol Saileko foru-diputatuari zuzendua, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, eskola-kirola sustatzeko 2022-2023 kanpainaren gainean egindako inkestaren ingurukoa.
Parke fotovoltaiko baten ezarpena Izarra ikastetxean.- Informazio-eskaera, Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru-diputatuari zuzendua, EH Bildu batzarkide-taldeak aurkeztua, Izarra ikastetxe ohiaren lursailetan parke fotovoltaiko bat instalatzeko Ekiola Sustapenak SL enpresa egiten ari den aurretiazko azterlanaren kopia eskatzeko.
BESTELAKO GAIAK
Ingurumen eta Hirigintza Batzordearen bisitaldia Urrunaga eta Gojain ingurura, eremu horretako herrietan bizi diren pertsonek zer-nolako egoera bizi duten tokian bertan egiaztatzeko, apirilaren 25ean egindako Ingurumen Batzordean haien egoera salatu baitzuten.