Mahaiak gaur goizeko bileran aztertutako gaiak

Mahaiak gaur goizeko bileran aztertutako gaiak

Mahaikideen bilera
2022 api. 12

Arabako Batzar Nagusietako Mahaia gaur goizean bildu da Pedro Elosegi jauna buru dela, eta honako gai hauek jorratu ditu, besteak beste:

 FORU-ARAUAK

Aurrekontua aldatzea.- 2021 ekitaldirako Arabako Lurralde Historikoaren Aurrekontuaren Exekuziorako abenduaren 21eko 33/2021 Foru Araua aldatzeko foru-arau proiektua. Premiazko prozedura bidez izapidetuko da.

Errepide bidezko garraioen arloko tasak.- Foru arau proiektua, Arabako Foru Aldundiak errepideko lurreko garraioen arloan zerbitzuak eman, nahitaezko titulu eta liburuak jaulki eta jarduerak egiteagatiko tasak arautzen dituenak.

ARAUGINTZA DEKRETUA

Krisiaren aurkako neurriak.- Foru Gobernu Kontseiluaren 5/2022 Zerga premiazko araugintzako dekretua, apirilaren 5ekoa, premiazko neurriak onesteko, azkenaldiko ezohiko gertaerek eragindako krisiari aurre egiteko.

MOZIOAK

Tutoretzapeko gazteak eta osasun mentala.- EH Bildu Batzarkide Taldeak Gizarte Ongizatearen Batzordean eztabaidatzeko mozioa aurkeztu du, Foru Aldundiari eskatzeko azterlan bat egin dezala Arabako Foru Aldundiaren tutoretza edo zaintza osasun mentaleko arazo batekin uzten duten gazteen beharrizan espezifikoen gainean.

Okupazioa egoitzetan.- EH Bildu Batzarkide Taldeak  interpelazioaren ondoriozko mozioa aurkeztu du, Zerbitzuari Lotutako Prestazio Ekonomikoa jasotzen duten pertsonek betetako egoitza-plazei buruz.

Krisiaren aurkako neurriak.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak interpelazioaren ondoriozko mozioa aurkeztu du, pandemiaren eta Ukrainako Gerraren inpaktuaren ondoren Araban pobreziaren igoera eta desberdintasun-arrakalak arintzen lagunduko duten premiazko neurriak hartzeko.

AGERRALDIAK

Txikizioa Iturrietako bide-bazterretan.- EH Bildu Batzarkide Taldeak  Bide Azpiegiturak eta Mugikortasunaren Saileko foru diputatuaren agerraldia eskatu du, Iturrieta inguruan bide bazterrak garbitu eta mantentzeko enpresak egindako txikizioaren inguruko azalpenak eman ditzan.

Alegria erreka.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak URA Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren agerraldia eskatu du, Ingurumen eta Hirigintza Batzordean, Alegria errekaren ubidearen arazoei buruzko URAren txosten teknikoak jarduteko.

GALDERAK

Kastore europarraren presentzia Arabako ibaietan.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak batzordean erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru diputatuari zuzendua, kastore europarra Arabako ibai batzuetan duen presentziaren aurrean bere sailak egin dituen jarduketen berri izateko.

Publizitate gastuak.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Arabako diputatu nagusiari zuzendua, Foru Aldundiko sail bakoitzak 2021ean egindako publizitate gastuei buruz.

STOA sozietatea.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Arabako Foru Aldundiari zuzendua, STOA, Estudio Técnico Obras y Arquitectura, S.L.P.U. sozietateari buruz.

Kultur ondarea kontserbatzeko dirulaguntzak.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera aurkeztu du, Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuari zuzendua, Arabako Lurralde Historikoan eta Trebiñuko enklabean kultura ondare higiezina kontserbatu eta/edo zaharberritzeko partikularrek sustatutako esku hartzeetarako dirulaguntzetarako deialdiari buruz.

Gasteizko Mendietako parke naturala.- EH Bildu Batzarkide Taldeak  idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Ingurumen eta Hirigintza Sailari zuzendua, Gasteizko Mendiak eremuko Parke Naturalari uko egitearen ingurukoa.

Parke fotovoltaikoa Izarra Ikastetxean.- EH Bildu Batzarkide Taldeak  idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Ingurumen eta Hirigintza Sailari zuzendua, Izarra ikastetxe zaharraren lursailean parke fotovoltaiko bat kokatzeko aukerari buruzko azterlanaren inguruan.

INFORMAZIO-ESKAERAK

The Grand Wines Premium-en babesletza.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak  informazio-eskaera bat aurkeztu du, Nekazaritza Saileko foru diputatuari zuzendua, eskatzeko 2022o martxoaren 31ko datarekin entregatu zen memoriaren kopia, zeinean justifikatzen diren The Grand Wines Premium-ekin sinatutako publizitate-babesletzaren baitako jarduerak.

Etxebidea egoitza.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari zuzendua, Etxebidea egoitzari buruz.