null Mahaiak gaur goizeko bileran aztertutako gaiak

Mahaiak gaur goizeko bileran aztertutako gaiak

Mahaikideen bilera
2022 mar. 08

Arabako Batzar Nagusietako Mahaia gaur goizean bildu da Pedro Elosegi jauna buru dela, eta honako gai hauek jorratu ditu, besteak beste:

MOZIOAK

Arasurreko geltoki intermodala.- EH Bildu Batzarkide Taldeak mozio bat aurkeztu du, Eusko Jaurlaritzak Jundiz-Billodan egitea proposatu duen geltoki intermodala Arasurren egiteari buruz.

Apdemako lan-aurreakordioaren garapena.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak interpelazioaren ondoriozko mozioa aurkeztu du, Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari zuzendua, Arabako Foru Aldundiaren asmoak ezagutzeko, APDEMAko zuzendaritzaren eta enpresa-batzordearen artean lortutako aurreakordioa garatu ahal izateko.

Kontzejuen Foru Araua gaurkotzea.- EH Bildu Batzarkide Taldeak interpelazioaren ondoriozko mozioa aurkeztu du, Kontzejuen Foru Araua genero-perspektibatik gaurkotze aldera.

Arabadendak Elkartearen eskariak.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak, interpelazioaren ondoriozko mozioa aurkeztu du, Arabadendak Elkarteak otsailaren 14ko batzordean mahai gainean jarritako eskariak artatu eta ebazteko.

Asasamen etxebizitza komunitariorako hitzarmena kentzea.- EH Bildu Batzarkide Taldeak interpelazioaren ondoriozko mozioa aurkeztu du, ASASAM erakundeak kudeatzen duen Gaixotasun mentala duten gazteentzako etxebizitza komunitarioa izeneko hitzarmena kentzea.

Larrialdiko Arabako funtsa handitzea eta Ukrainara bidaltzea.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak  osoko bilkuran eztabaidatzeko mozioa aurkeztu du, Larrialdiko Arabako Funtsa handitzeko eta Ukrainara premiazko laguntza humanitarioa bidaltzeko. Presako prozeduraz izapidetuko da.

AGERRALDIAK

Aiaraldeko berehalako esku-hartze plana.- Diputatu nagusiak Lehendakaritza, Euskara, Berdintasun, Lankidetza eta Giza Eskubideen Batzordean agerraldia egiteko eskatu du, Aiaraldeko berehalako esku-hartze planaren ildo nagusiak aurkezteko.

Mendien zerbitzuburuaren eta fiskaltzaren arteko akordioaren inguruko neurriak.- Nekazaritza Saileko foru diputatuak agerraldia egiteko eskatu du, informazio-bilkuran, Mendien zerbitzuburuak fiskaltzarekin lortu duen akordioaren inguruko neurriak azaltzeko.

Izarra ikastetxearen erabilera eta xedeari buruzko asmoak.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak Lehen diputatu nagusiorde eta Ekonomia Garapena, Berrikuntza eta Demografia Erronka Saileko foru diputatuaren agerraldia eskatu du, azaldu dezan zein asmo dituen AFAk Izarra Ikastetxeak betetzen zituen lursailen erabilera eta xedearen inguruan.

Jugalez ibaia KBE izendatzea.- EH Bildu Batzarkide Taldeak Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru diputatuaren agerraldia eskatu du, azalpenak eman ditzan Jugalez ibaia Kontserbazio Bereziko Eremua proposamen berriaren inguruan.

Gipuzkoan A-636an ordainsariak ordaintzea.- Mikel Urcelay eta Roberto Iñiguez de Onsoñoren agerraldi-eskaera, dagokion batzordean informazio-bilkuran, Beasain eta Bergara arteko A-636 errepidearen tarte batzuetan ordainsaria eta ordainketa osoa ezartzeak Gipuzkoan erroldatuta ez dauden ohiko langileentzat dakarren babesgabetasuna azaltzeko.

GALDERAK

Vitoria-Gasteizko Principal Antzokiaren erreforma.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Enplegu, Merkataritza, eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saileko foru diputatuari zuzendua, Principal Antzokiaren erreformari buruz.

Plusbalioaren gaineko Foru Arau Proiektua.- EH Bildu Batzarkide Taldeak  idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru diputatuari zuzendua, Hiri Lurren Balioaren Gehikuntzaren gaineko foru-arau proiektuari buruz.

Errioxako Ardo eta Mahastiaren Paisaia munduko ondare gisa.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera aurkeztu du, Nekazaritza Saileko foru diputatuari zuzendua, Rioja JIKren ardogintza eta mahastizaintza domeinuaren paisaia eta mahastiak babesteko lan-taldeari buruz eta Errioxako Ardo eta Mahastiaren Paisaia munduko ondare izateko hautagaitzari buruz.

Samaniego egoitzaren erreforma.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera, Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari zuzendua, Samaniego egoitzaren erreformari buruz.

Mobility LAB Fundazioren jarduketa-plana.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Arabako diputatu nagusiari zuzendua, Mobility LAB Fundazioren jarduketa-planari buruz eta giza baliabideen enpresa bat kontratatzeari buruz.

INFORMAZIO-ESKAERAK

Itundutako edo hitzartutako egoitzetako prezioak plaza bakoitzeko.- EH Bildu Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari zuzendua, kontzertatutako edo hitzartutako egoitza-plazetarako ezarritako plaza/prezioei buruz.

Gasteizko Mendietako parke naturala.- EH Bildu Batzarkide Taldeak informazio-eskaera aurkeztu du, Ingurumen eta Hirigintza Sailari zuzendua, Gasteizko Mendiak parke naturalaren tramitazioari eta Kontserbazio Bereziko Eremua zabaltzeko proposamenari buruz.

Basozainaren espedienteari buruzko agerraldia ez egitea.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, diputatu nagusiari eta Enplegu, Merkataritza, eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saileko foru diputatuari zuzendua, Andoni Díaz Blanco basozainaren aurka izapidetutako espedientea dela-eta Batzar Nagusietan agerraldia ez egiteari buruz.