Mahaiak gaur goizeko bileran aztertutako gaiak

Mahaiak gaur goizeko bileran aztertutako gaiak

Mahaikideen bilera
2022 ots. 08

Arabako Batzar Nagusietako Mahaia gaur goizean bildu da Pedro Elosegi jauna buru dela, eta honako gai hauek jorratu ditu, besteak beste:

FORU ARAUA

Sustraia telebistako saioaren ekoizpena.- Foru arau proiektua, Euskal Autonomia Erkidegoarekin, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundiekin, Euskal Irrati Telebistarekin eta EITB Media SAUrekin lankidetzan aritzeko hitzarmena berresteko, SUSTRAIA telebistako programa ekoizteko.

ARAUGINTZA DEKRETUA

Energiaren arloko neurriak.- Foru Gobernu Kontseiluaren 6/2021 zerga premiazko araugintzako dekretua, otsailaren 1ekoa, onespena emateko energiaren arloko premiazko neurriei eta bestelako zerga neurriei.

MOZIOAK

Gero eta etxerik gabeko pertsona gehiago.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak, interpelazioaren ondoriozko mozioa aurkeztu du, Arabako lurralde historikoan etxerik gabeko pertsonen kopuruak izandako igoera nabarmenari konponbideak emateko.

Tokiko entitateak finantzatzeko foru-araua.- EH Bildu Batzarkide Taldeak interpelazioaren ondoriozko mozioa aurkeztu du, Aldundiak 2022 urtean tokiko entitateak finantzatzeko foru-arauaren beste proposamen bat aurkezteko duen asmoari buruz.

Mahatsaren fitosanitarioen analisi-zerbitzua.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak interpelazioaren ondoriozko mozioa aurkeztu du, mahatsean fitosanitarioen analisi-zerbitzua jasotzeari buruz, eta haien erabilera gutxitze aldera.

Osasun Mentaleko Foru Plana.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak  osoko bilkuran eztabaidatzeko mozioa aurkeztu du, Osasun Mentaleko Foru Plana diseinatzeko eta abian jartzeko.

Nekazaritzaren sektorea ezagutarazteko plana.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak osoko bilkuran eztabaidatzeko mozioa aurkeztu du, AFAri eskatzeko plan bat diseina dezala Arabako ikastetxeetan ikasten duten haurrek nekazaritzaren sektorea ezagutu dezaten.

LEPetan desgaitasuna duten pertsonentzat erreserbatutako plazak.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak Enplegu, Merkataritza, eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Batzordean eztabaidatzeko mozioa aurkeztu  du, LEPetan desgaitasuna duten pertsonentzat erreserbatutako plazei buruz.

AGERRALDIAK

Aztarna arkeologikoak Vitoria-Gasteizko Memorialaren inguruan.- EH Bildu Batzarkide Taldeak Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuaren agerraldia eskatu du, Correoseko eraikinaren atzealdean egiten ari diren lanetan aurkitutako aztarna arkeologikoei buruz.

Kit digitala programa.- Arabako Popularrak Batzarkide Nekazaritza Saileko foru diputatuaren agerraldia eskatu du, informazioa eman dezan upategiei laguntzeko kit digitala programari buruz.

Energia Berriztagarrien Lurralde Arloko Plana.- Arabako Popularrak Batzarkide Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru diputatuaren agerraldia eskatu du, azaldu dezan zein lan, txosten edo ekintza garatzen den egiten bere Saila Eusko Jaurlaritzan izapidetzen ari den Energia Berriztagarrien Lurralde Arloko Plana dela-eta.

Vital Fundazioko lehendakaria.- EH Bildu eta Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeek Vital Kutxa Banku Fundazioko presidente den Jon Urresti Garcíaren agerraldia eskatu dute, Gizarte Ongizate Batzordean, jakiteko zer iritzi duen Pentsionistak Araba Elkarteak mahai gainean jarri dituen gaiez eta arazo horiei eman dakiekeen konponbideaz.

URAko zuzendari nagusia.- EH Bildu eta Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeek URA Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren agerraldia eskatu dute, Ingurumen eta Hirigintza Batzordean, argitu eta zehaztu dezan zein inbertsio aurreikusi den Zaiako dikearen proiektua dela-eta eta herritarrek plazaratu zalentzei erantzun diezaien.

Aernnovako ordezkari sindikalak.- EH Bildu eta Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeek Aernnova enpresa-batzordeko ordezkarien agerraldia eskatu dute, Enplegu, Merkataritza, eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Batzordean, Arabako Aernnovako langileen egungo lan-egoerari buruzko informazioa eman dezaten.

Dikerik Ez Plataforma.- EH Bildu eta Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeek Dikerik ez plataformako kideen agerraldia eskatu dute, Ingurumen eta Hirigintza Batzordean, Zalla ibaian aurreikusi diren obren eta dikearen inguruko azalpenak eman ditzaten.

INTERPELAZIOA


Hitzarmena Asasam-ekin.- EH Bildu Batzarkide Taldeak interpelazioa egin dio,Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari, azaldu dezan Aldundiaren asmoa ote den ASASAM erakundeak kudeatzen duen Gaixotasun mentala duten gazteentzako etxebizitza komunitarioa izeneko hitzarmena kentzea.

GALDERAK

Adinekoentzako baliabideetako itxarote-zerrenda.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari zuzendua, Araban adinekoi arrera ematen dieten hainbat baliabidetako itxarote-zerrendei buruz.

San Prudentzio AAZIko egoitza-plazak.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari zuzendua, San Prudentzio AAZIko egoitza-plazen kopuruari buruz.

Martxoaren 3ko Memorialaren Fundazioa.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, diputatu nagusiari zuzendua, Martxoaren 3ko Memorialaren Fundazioa sortzeari buruz.

Eskola kirola koordinatzea eta suspertzea.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuari zuzendua, Denon Eskola: Eskola kirola koordinatzea eta suspertzea partidaren inguruan.

Bizikleta Bideen eta Ibilbide Berdeen Lurralde Arloko Pana.- EH Bildu Batzarkide Taldeak batzordean erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru diputatuari zuzendua, Bizikleta Bideen eta Bide Berdeen Lurralde Plan Sektorialaren foru araua proiektuaren inguruan.

Hutsik dauden egoitza-plazak.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera aurkeztu du, Gizarte Politiken foru diputatuari zuzendua, gure lurraldean hutsik dauden egoitza-plazei buruz.

Kirol-lizentzien kopurua.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuari zuzendua, kirol-lizentzien kopuruari buruz.

Apdemak Laudion kudeatutako etxebizitzaren irisgarritasuna.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari zuzendua, Apdemak kudeatzen duen Laudioko Talde Etxerako irisgarritasuna hobetzeko lanei buruz.

Desgaitasunerako zentroak aintzat hartzea.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari zuzendua, Araba ESIk zenbait desgaitasun-zentro aintzat hartzeari buruz, COVIDari dagokion guztia kudeatzea dela-eta.

5G sareen hedapena.- Arabako popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, bigarren diputatu nagusiorde eta Enplegu, Merkataritza, eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saileko foru diputatuari zuzendua, 5G sareen hedapenari buruz.

Abeltzaintza familiarra eta kooperatiboaren eraldatze jasangarria.- Arabako popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Nekazaritza Saileko foru diputatuari zuzendua, abeltzaintza familiarra eta kooperatiboaren eraldatze jasangarrirako proiektuari buruz.

INFORMAZIO-ESKAERAK

Arkaiako Bakoren buruaren desagerpena.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuari zuzendua, eskatzeko 1976an Arkaian aurkitutako Bakoren burua desagertu izanari eta haren kokapenaren ikerketari buruzko administrazio-espedientearen kopia.

Aztarna arkeologikoak Vitoria-Gasteizko Memorialaren inguruan.- EH Bildu Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuari zuzendua, Correoseko eraikinaren atzealdean egiten ari diren lanetan aurkitutako aztarna arkeologikoei buruz.

Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuari zuzendua, Correoseko eraikinaren atzealdean egiten ari diren lanetan aurkitutako aztarna arkeologikoei buruz.

Wildlife Economy europako proiektua.- EH Bildu Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru diputatuari zuzendua, eskatzeko Wildlife Economy Europako proiektuko Mendialderako ekintza planaren kopia eta hari lotutako informazio osagarri guztiarena.

AFAren lurren bankuaren atxikitako lurrak.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Nekazaritza Saileko foru diputatuari zuzendua, eskatzeko AFAren lurren bankuari atxikitako jabetzen titularren zerrenda eta lursail bakoitzaren azalera.

Indesak Osakidetzaren dituen mandatuak.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari zuzendua, INDESAk Osakidetzaren dituen mandatuei buruz.

Desgaitasuna duten pertsonentzako egoitzak edo etxebizitzak.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari zuzendua, adimen-desgaitasuna duten pertsonentzako babesa duten egoitzen edo etxebizitzen kudeaketari buruz.