Osoko bilkuran landutako gaiak eta emaitzak - www.jjggalava.eus
Albisteak
Osoko bilkuran landutako gaiak eta emaitzak

2025 eka. 11
Batzar Nagusiek ohiko osoko bilkura egin dute gaur, eta honako gai hauek eztabaidatu eta bozkatu dituzte: Arriagako kontzejua desegiteko foru-arauaren proiektua, turismo-leihatila bakarra sortzeari eta Arabako Foru Aldundiaren eta Gasteizko Udalaren arteko koordinaziorako katalogoa egiteari buruzko mozioa; Alegriako kanalean neurri zuzentzaileak aplikatzeko beste bat; eskola-kirola babestu eta indartzeari buruzko beste proposamen bat, eta azken bat Trebiñu Arabako Foru Aldundiaren landa-etxebizitzen programan sartzeari buruzkoa.