Osoko bilkuran landutako gaiak - www.jjggalava.eus
Albisteak
Osoko bilkuran landutako gaiak

2025 mai. 14
Batzar Nagusiek ohiko osoko bilkura egin dute gaur, eta honako hauek eztabaidatu eta bozkatu dituzte: Arabako Lurralde Historikoan arreta soziosanitarioa emateko Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrarekin sinatu beharreko hitzarmena berresteko foru-arauaren proiektua; Trebiñu Araban sartzeari buruzko mozio bat; Arabako islamizazioari buruzko beste mozio bat; VIAPi buruzko beste bat, eta Iruña-Veleiako aztarnategirako Plan Zuzentzaile bati buruzko beste bat.