Batzar Nagusiak, Kudeaketa Aurreratuaren Europako 31. Astearekin bat eginda - www.jjggalava.eus
Albisteak
Batzar Nagusiak, Kudeaketa Aurreratuaren Europako 31. Astearekin bat eginda
Arabako Batzar Nagusiek bat egingo dute Euskalitek antolatutako Kudeaketa Aurreratuaren Europako 31. Astearekin. 35 ekitaldi baino gehiago antolatuko dira hiru lurralde historikoetan urriaren 22ra arte.
Arabako legebiltzarra "astezalea" da, Kudeaketa Aurreratuarekin konprometitutako erakundeetako bat, aste honetako programa zabaltzen laguntzen duen eta Kudeaketa Aurreratuarekiko konpromisoa eta erakunde berritzaileen ekosisteman duen posizionamendua indartzen duen erakundeetako bat. Izan ere, Batzar Nagusien Mahaiak Arabako legebiltzarra Euskalit-i atxikitzea onartu zuen aurten, kudeaketa aurreratua hobetzeko eta Arabako erakundeak egiten duen lana gizartean hobeto ikusteko eta aintzatesteko erakunde laguntzaile gisa.
Euskalit elkarteak aukera emango die Arabako Batzar Nagusiei "kudeaketan jardunbide hobeak hartzeko, barne-eraginkortasuna hobetzeko eta erakunde hau euskal sektore publikoaren barruan kudeaketa aurreratuko erreferente gisa kokatzeko. Horretarako, erakunde laguntzaile gisa atxikitzea erabaki genuen, eta, ondoren, proiektu zehatzetan lan egin ahal izatea baloratzea, gizartean ikusgarritasun handiagoa lortzeko eta erakunde honek egiten duen lana aitortzeko", nabarmendu du Irma Basterra Arabako Ganberako presidenteak.
Aurkitu Asteari buruzko informazio guztia hemen: www.euskalit.net/semana/