Batzar Nagusietako Mahaiaren bilera

Batzar Nagusietako Mahaiaren bilera

mahaia
2024 ots. 27

 

Batzar Nagusietako Mahaiak asteroko bilera egin du, eta 60 gai baino gehiago izapidetu ditu.

Arabako legelbiltzarreko gobernu organoak, talde politikoen jardueraren berezko ekimenen artean, Foru Gobernuaren komunikazioak, baita interpelazioak, mozioei egindako zuzenketak (datozen egunetan eztabaidatuko dira), agerraldi eskaerak, mozio proposamenak, galderak eta informazio eskaerak ere kalifikatu ditu, eta Lurraldeko baliabideetara bisitak egitea adostu du. Gainera, erakundearen beraren administrazio-kudeaketako hainbat espediente izapidetu ditu.
Bozeramaileen Batzordea ere bildu da, besteak beste, datorren martxoaren osoko bilkuraren data zehazteko.