Batzar Nagusien lehendakariak landa-eremuko emakumeek ekonomiari, gizarteari eta kulturari egindako ekarpena nabarmendu du, lurraldeko Landa Garapeneko Elkarteekin egindako topaketan - www.jjggalava.eus
- Mediateka
- Agenda
- Bilkuren historikoa
Bilkurak
- Jarduera Orokorra
- Ekimenen laburpena
- Saioen laburpena
Estatistikak
- Historia
- Egoitza
- Memoriak
- Funtzio orokorrak
- Akta historikoak
Instituzioa
- Berdintasuna
- Kuadrillak
- Administrazio zerbitzuak
- Ganberaren erregelamendua
Funtzionamendua
Albisteak
Batzar Nagusien lehendakariak landa-eremuko emakumeek ekonomiari, gizarteari eta kulturari egindako ekarpena nabarmendu du, lurraldeko Landa Garapeneko Elkarteekin egindako topaketan
Batzar Nagusien lehendakariak landa-eremuko emakumeek ekonomiari, gizarteari eta kulturari egindako ekarpena nabarmendu du, lurraldeko Landa Garapeneko Elkarteekin egindako topaketan
Arabako Batzar Nagusien lehendakari Irma Basterrak topaketa bat egin du lurraldeko Landa Garapeneko Elkarteen (LGE) lehendakari eta ordezkariekin, “bertatik bertara izateko egiten duzuen lanaren eta dauzkazuen zailtasun, lorpen eta arduren berri. Bada, gainera, aukera egokia erakunde hau zuengana hurbiltzeko eta bere ateak parez pare zabaltzeko”, nabarmendu du Batzar Nagusien lehendakariak.
Izki, Mairulegorreta, Añana, Zabaia, Lautada eta Arabako Errioxako Landa Garapeneko Elkarteekin egindako bilera Arabako legebiltzarreko lehendakariak kargua hartutakoan hasi eta datozen hilabeteetan hainbat eragile sozial, ekonomiko eta kulturalarekin izango dituen bileren egutegiaren parte da.
Eskualde mailako elkarteekin egindako topaketa hau, hain zuzen ere, Landa-eremuko Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko egun gutxi falta direla egin du; beraz, Irma Basterrak aitortu eta balioetsi egin gura izan du “gure emakumeek landa-eremuari egindako ekarpen ekonomiko, sozial eta kulturala”.
Bileran lehendakariak azpimarratu duenez, landa-garapeneko elkarteek lantzen dituzten gaiak garrantzi berezia daukate Batzar Nagusien jardueran; izan ere, batez beste, 25 foru-arau eta ehun bat mozio izapidetzen dira urtero, esate baterako, landa-eremuko garraioari buruz, toki-erakundeen finantzaketari buruz, herrietako lanei buruz edo landa-eremuan biztanleak finkatzeari buruz.
“Landa-garapeneko elkarteek landa-eremuan bizi diren pertsonen bizi-kalitatea hobetzen eta jarduera ekonomikoak mantendu eta sortzen laguntzen duzue; horrela, herri biziak izan daitezen, bizitzeko, gozatzeko eta lan egiteko modukoak, eta hartara ahaztu gabe zeharkako arlo batzuk, esate baterako, berdintasuna edo euskara sektore guztietan; baina betiere garrantzi berezia emanez lehen sektorea mantentzeari eta tokiko produktuak defendatzeari”, esan du Irma Basterrak.
Era berean, lehendakariak batzarkide arabarren lana balioetsi nahi izan du. “Denok lan egiten dugu eta lan egiten eta entzuten jarraituko dugu lurralde paregabe honen erronkei aurre egiteko, besteak beste, nazioarteko ezegonkortasun ekonomikoari, klima-aldaketari, eten digitalari, jaiotza-tasaren jaitsierari, herritarren zahartzeari, gizon eta emakumeen arteko desberdintasunari edo arraza-, sexu- edo ideologia- arrazoiengatiko bazterketari dagokienez. Gure helburua da denok nahi dugun Araba eraikitzea, errespetutik abiatuta”.