Arte eta Lanbide Eskolak "Arabako Batzar Nagusien egoitza" liburuaren bi ale jasotzen ditu bere liburutegirako - www.jjggalava.eus
- Mediateka
- Agenda
- Bilkuren historikoa
Bilkurak
- Jarduera Orokorra
- Ekimenen laburpena
- Saioen laburpena
Estatistikak
Albisteak
Arte eta Lanbide Eskolak "Arabako Batzar Nagusien egoitza" liburuaren bi ale jasotzen ditu bere liburutegirako
Arte eta Lanbide Eskolak "Arabako Batzar Nagusien egoitza" liburuaren bi ale jasotzen ditu bere liburutegirako

Irma Basterra Arabako Batzar Nagusietako presidenteak eta Uxua García Antoñana Arabako Arte eta Lanbide Eskolako zuzendariak topaketa bat izan dute gaur, etorkizuneko lankidetza-ildoak jorratzeko. Bileran, Arabako legebiltzarreko presidenteak Camino Urdiain ikertzaile eta dokumentalistak egindako "Arabako Batzar Nagusien egoitza" liburuaren bi ale eman ditu.
Arte eta Lanbide eskolako liburutegi enblematikoa 250 urteko erakunde honen bitxietako bat da. Liburutegiak Fournier familiaren izena du, baliabide honen sortzailea, 1920an bere funts bibliografikoak Arte eta Ofizioen Eskolari eman zizkionean, garai hartan Gasteizko zentro neuralgiko kulturaltzat hartzen zena. Zabalkunderako eta funtsak kontsultatzeko ekipamendua izateaz gain, Liburutegia gizarte-topaketarako zentroa ere bazen.