Arrastariaren botoa berritzeko ekitaldian parte hartu du Batzar Nagusietako lehendakariak - www.jjggalava.eus
- Mediateka
- Agenda
- Bilkuren historikoa
Bilkurak
- Jarduera Orokorra
- Ekimenen laburpena
- Saioen laburpena
Estatistikak
- Historia
- Egoitza
- Memoriak
- Funtzio orokorrak
- Akta historikoak
Instituzioa
- Berdintasuna
- Kuadrillak
- Administrazio zerbitzuak
- Ganberaren erregelamendua
Funtzionamendua
Albisteak
Arrastariaren botoa berritzeko ekitaldian parte hartu du Batzar Nagusietako lehendakariak
Irma Basterra Batzar Nagusietako lehendakariak parte hartu du gaur 1639tik Arrastaria eta Urduñako haranak lotzen dituen jaiaren segizioan. 1639ko maiatzaren 15ean, Arrastariako lau herriek bere egin zuten Antiguako Ama Birjina zaindari gisa, eta maiatzaren 9a, San Gregorio eguna, jarri zuten Ama Birjinarekin urteroko hitzordu gisa. Nerea Martínez Cerrillo lehendakariordeak parte hartu du ere bai.
Aloria, Artomaña, Delika eta Tertangak beren zaindaria, Antiguako Ama Birjina, ohoratu dute, eta tradizioak agintzen duen moduan egin dute: Buen Suceso ermitatik prozesioan, segizioan Antiguaoko santutegira joateko. Mezaren ondoren, non Aloriak Ama Birjinari Fideltasun Botoa berritu zaion haran osoaren izenean, bere ohiko Entradillak dantzatu dira, Arrastariako dantza tipiko eta esklusiboa, haranako seme-alabek eta bilobek bakarrik dantzatu dezaketena.
Urduñako eta Arrastariako agintariek, Amurriok, Batzar Nagusietako lehendakariak eta Lurralde Orekako diputatuak lagunduta, aginte-makilak trukatu dituzte egun batez, arabarren eta bizkaitarren arteko senidetasunaren ikur gisa. Izan ere, Gorobel mendilerroaren azpian dagoen haran honek Urduña hiria inguratzen du Arabako aldetik, eta gaur egun Amurriokoa da.