Arabako aurrekontuen tramitazioa hasi da Batzar Nagusietan

Arabako aurrekontuen tramitazioa hasi da Batzar Nagusietan

presupuestos
2026 aza. 13


Batzar Nagusietako Mahaiak tramitaziorako kalifikatu du Arabako Lurralde Historikoko Aurrekontuak Betearazteko Foru Arauaren proiektua, Foru Gobernuak gaur aurkeztua, 2027rako zerga-neurriei buruzko Foru Arauaren Proiektuarekin batera.

Datorren astean, azaroaren 18, 19 eta 20an, foru diputatuek agerraldia egingo dute Arabako legebiltzarrean, sailez sail beren proposamenak azaltzeko. Asteazkenean, hilaren 18an, diputatu nagusiak irekiko du agerraldien txanda.

 

Hauek dira agerraldietarako aurreikusitako ordutegiak:

Azaroak 18, asteazkena

 9:00 - Arabako Diputatu Nagusia
10:00 - Lehen ahaldun nagusiordea eta Mugikortasuneko eta Bide Azpiegituretako diputatua.
11:30 – Berdintasun, Euskara eta Gobernantzako foru diputatua
13:00 – Ekonomiaren Garapen eta Iraunkortasuneko foru diputatua

Azaroak 19, osteguna
9:30 - Gizarte Politiketako foru diputatua
11:00 – Enplegu, Merkataritza eta Turismo Saileko eta Foru Administrazioko foru diputatua.
12:30 – Lurralde Orekako eta Lurralde Antolaketako foru diputatua

Azaroak 20a, ostirala
9:30 - Nekazaritzako foru diputatua
11:00 – Kultura eta Kirol foru diputatua
12:30 -Bigarren ahaldun nagusiordea eta Ogasun, Finantza eta Aurrekontuetako foru diputatua